Gizartea > Kirola > Joko Olinpikoak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Joko Olinpikoak
Sakonean
Joko Olinpikoen alde iluna: 60 atxilotu Rion protesta baten ondoren

16 eta 19 urte bitarteko 150 inguru ikaslek protesta egin zuten Rio de Janeiroko Meier auzoan, abuztuaren 12an, zerbitzu publikoen inbertsio falta salatzeko eta Joko Olinpikoen makro-inbertsio ereduaren aurka.


Kirol politizatutik heriotzaren banderara

Estatuak kirolez baliatzen dira propaganda aberkoia egiterakoan. Haiek dira lehenengo publizistak nazioarteko mugen merkatuan. 2016ko Joko Olinpikoak ez dira salbuespena izan.


2016-08-16 | Aiaraldea.eus
Jose de Amezola eta Euskal Herriko lehen urre olinpikoaren historia bitxia

Rioko Joko Olinpikoak zeresana ematen ari diren egunotan, lehen urre olinpikoa eskuratu zuen euskal herritarraren historia kontatu du Aiaraldeak. Domina lortzeko modua bitxia izan zen, gaur egun antzeko lorpenek eskatzen duten lehia biziarekin alderatuta.


Palestinako ordezkaritza olinpikoaren uniformeak aduanan atxiki ditu Israelek

Palestinako ordezkaritzak eskutitz bat helarazi dio Nazioarteko Olinpiar Batzordeari, uniformeak bidaltzeko laguntza eske, Telesur-ek jakinarazi duenez.


Rioko Olinpiar Jokoak iragarri zituztenetik 2.500 lagun hil ditu poliziak

Joko Olinpikoei lotutako proiektuak eraikitzeko 4.120 lagun etxerik gabe utzi dituztela salatu dute. 800 lagun baino gehiago atxilotuta daudela salatu du Terres de hommes GKEak.


2016-07-21 | Jon Torner Zabala
Atleta errusiarrak Rioko Joko Olinpikoetatik at

TAS kirol arbitrajearen auzitegiak atzera bota du Errusiako Olinpiar Batzordearen helegitea. Dopin eskandaluak daude auziaren atzean. Nazioarteko Olinpiar Batzordeak (COI) aurki jakinaraziko du gainerako kiroletan ere Errusiari parte hartzea debekatuko dion ala ez.


"Olinpiar jokoak irabazteak sekulako oihartzuna du kirol minoritarioan ere"

Urrezko domina irabazi zuen oraintxe hogei urte, Atlantako (AEB) olinpiar jokoetan gimnasia erritmikoan, taldekako modalitatean. Podioan malkotan ikusi genuen hamasei urteko neska txikia emakume da gaur egun.