Anttonmari Aldekoa-Otalorak jantzi dio txapela bertsolari lapurtarrari. 180 lagun bildu dira ekainaren 3an Iurretako Kepa Arroitajauregi frontoian, saioa bertatik bertara jarraitzeko. Hamar bertsolari aritu dira guztira kantuan, lurraldeetako ordezkari. Eki Mateorena izan da txapeldunorde.
Pandemia dela eta, bi urte topaketarik egin gabe izan ostean, Iurretan azaroaren 6an berriz elkartuko dira Euskal Herriko 25 irratik osatzen duten Arrosa Sareko kideak. Topaketak elkarrekin ikasi, hausnartu eta elkar ezagutzeko baliatzeaz gain, aurtengo edizioak beste helburu... [+]
Atxondoko eta Zaldibarko eskolek eta Iurretako Juan de Orobiogoitia institutuak sukaldea izango dute udatik aurrera, eta Durangoko Zabalarra eskolan 2022ko udan hasiko dira eraikitzen, Gure Platera, Gure Aukera taldeak jakinarazi duenez.
Kristina Mardaras, beste gauza askoren artean, bertsolaria da. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian parte hartu zuen lehen emakumea izan zelako da ezagun, bertso munduan. Baina, baita hamaika bertso-saiotako antolatzaile eta entzule gisa ere. Izan ere, plaza utzi zuen,... [+]
Langileak garbiketa lanetan ari zirela, substantzia toxikoak arnastu dituztela uste da.
Proiektuaren sustatzaileak egitasmoa gauzatzeko aurreproiektua aurkeztu du Iurretako udaletxean. Bost igerileku, txirristak eta olatu artifizial bat egongo lirateke Ibarretxe kultur etxearen alboan zabaldu gura duten aquaparkean. Ez litzateke iraunkorra izango, uda sasoirako... [+]
Belaunaldi berria, nobedade historikoarekin estreinatu da. "Bakixako jaietan belaunaldi ezberdina estreinatu da, neskek zein mutilek, dantza guztiak egiteko aukerak izan dituzte" adierazi du Olatz Plazaola Iurretako Mikel Deuna dantza taldeko kideak.
Elena Montero ingurumen sailburuordea Durangon egon da gaur, airearen kalitatearen inguruan azken hiru hiletan egindako ikerketaren berri emateko. Fumbarri enpresak partikula kutsakorrak isuri dituela eta gainerako estazioekin alderatuz kutsadura indize altuagoa eman dela onartu... [+]
Joseba Sarrionandia, hemen eta han idazleari buruzko dokumentala estreinatuko dute larunbat honetan Iurretan. Askondon izango da, 18:30ean.
Iurretako Udalak, Lumaltik Herriak Lankidetzarako eta Herrien Garapenerako erakundearen bidez, Mexikoko Chiapas estatuan garatzen ari diren irrati indigenen proiektua babestuko du.
Iurretatik Gerediaga arte doan egin daitekeen autobideko zatian 300 ibilgailu inguruk bat egin zuten larunbatean mobilizazioarekin.