Munduko Poesia Kaiera berriak aurkeztuko dituzte Donostian

Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean, Munduko Poesia Kaierak proiektua abiarazi zuen Susa argitaletxeak udaberrian, hiru ale kaleratuz. Udazkenarekin batera etorri zaie beste hiru ale argitaratzeko unea, eta Angel Errok, Josu Landak eta Koldo Izagirrek euskaratu dute Carlos Drummond de Andraderen, Emily Dickinsonen, eta Miguel Hernándezen antologia bana.

Android 5.0 euskaraz erabili ahal izango da

Telefono mugikorretan oso hedatua dagoen Android sistema eragilea euskaraz konfiguratu ahalko da.

Tinko, 20 urte zinema euskaraz eskaintzen

Euskal Herriko haurrek hemen estreinatzen diren filmak euskaraz ikusteko aukera izan dezaten, 20 urte lanean daramatza Tinko Euskara Elkarteak. Ibilbide horretan, euskarara bizkoiztutako ia 100 pelikula banatu eta 5.000 emanaldi eskaini dituzte, EAEko 40 herritako zine-aretoetan. 750.000 haurrek gozatu dute film horiez.

Katalanera itzulitako euskal narratiba garaikidearen antologia aurkeztuko dute Bartzelonan

Pomes perdudes (Sagar galduak) liburua aurkeztuko dute ostegunean Bartzelonan. Katalanera itzuli den euskal ipuingintza garaikidearen antologia da. Tigre de Paper argitaletxeak argitaratu du eta Euskal Herriko gatazka politikoaren inguruan mamitutako ipuinak dira nagusi.

Oro ez da urre

Gaur, irailak 30, Itzulpengintzaren Nazioarteko Eguna dela eta, gogora ekarri nahi dugu itzulpenen kalitateak hizkuntzan eta gizartean duen eragina, eta nabarmendu itzulpen-prozesua testua sortzeko prozesua bezainbeste zaintzeko eta goxatzeko beharra. Testu itzuliek eragin zuzena dute ekonomian;...

"Euskal Herria herrialde zoragarria izango litzateke independentea balitz"

Xingola bat du liburuak: “Euskadi Saria 2013, Euskarazko literatura itzulpena”. Mark Twainen Tom Sawyer-en abenturak da liburua. Itzultzaileak, berriz, Iñaki Mendiguren eta Sarah Jane Turtle senar-emazteak. Ezkio-Itsasora hurreratu gara emakume ingelesari galdezka.

Walter Benjamin euskarara itzultzeko crowfunding kanpaina jarri dute martxan

Filosofo eta literatur-kritikari alemaniarraren bi artikulu antologia euskaraz argitaratzeko diru bilketa abiatu du Sans Soleil argitaletxeak.

'Fight Club' eleberri ezaguna euskarara itzuli du Naroa Zubillagak

Borroka Kluba izenburupean Chuck Palahniuk idazle estatubatuarraren lanik ezagunena euskarara itzuli du Naroa Zubillagak, Txalapartaren eskutik. Joan den ostiralean Donostian eta larunbatean Literaturian, Zarautzen, aurkeztu zuten liburua.

Igelak 25 urte bete ditu (eta txioka erantzun digu)

25 urteurrenera gazte eta berde iritsi da Igela argitaletxea. Nola lortu duten jakin nahian galdezka hasi garenean, Basic instinct filmeko Sharon Stonen gisa, lotsarik gabe erantzun digu Xabier Olarrak, Igelako editore, arduradun eta kulpante nagusiak.

5 milioi dokumentu itzuli ditu 2013an Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoak

Iaz 5 milioi itzulpen baino gehiago egin ziren www.itzultzailea.eus-kadi.net webgunean, Eusko Jaurlaritzak zintzilikatuta duen erremintan. Euskaratik gaztelaniara, gaztelaniatik euskarara eta ingelesetik euskarara itzultzeko aukera dago. Itzultzaile automatikoa 2012an jarri zen abian eta...

Nola ikusi filmak euskarazko azpitituluekin 10 pausotan

Konturatu naiz jende askok ez dakiela batetik filmeak internetetik nola jeisten diren, eta bestetik (oraindik eta zailago egiten zaiena) azpitituluen bidez film bera ikusten. Hurrengo lerroetan beraz, pausoz pauso azaldu nahi dut prozesu guztia. Filma deskargatzetik, azpitituluak sinkronizatu eta ikusteraino.

Josu Zabaletak Espainiako Itzulpengintzako Sari Nazionala irabazi du

Espainiako Kultura Ministerioak Josu Zabaletaren (Legazpi, 1948) urte luzetako jarduna saritu berri du. “Euskarazko itzulpengintzan aitzindaria” izatea eta bere lanean “hizkuntza literario eta poetikoa” sortu eta garatu izana goraipatu dizkio epaimahaiak. 20.000 euro jasoko ditu, honenbestez.

Zenbat balio du Nobel Saria euskaraz irakurtzeak?

Gaur aurkeztu dute Mo Yanen Hori da umorea, maisu! ipuin bilduma, iaz Nobel Saria jaso zuen idazle txinatarra estreinako aldiz euskaraz. Arrasateko AED Elkartearen Jokin Zaitegi bekari esker itzuli da Nobelduna 2002tik hona urtero egin den legez. Baina aurten Nobel Truk egitasmoa martxan jarri du euskaltzaleen elkarteak beka finantzatzeko laguntza eske.

Ixa taldea, 25 urtez hizkuntza-teknologiak garatzen

IXA taldeak, hizkuntzaren tratamendu automatikoan lan egiten duen Euskal Herriko Unibertsitateko ikerkuntza-taldeak, 25. urteurrena bete du aurten.

Zein eragozpen dago euskarazko itzulpenak irakurtzeko?

“Euskaratutako literaturaren harreraz zenbait gogoeta” izenburupean bildu ziren atzo Isabel Etxeberriak gidatutako mahaira Mikel Ayerbe, Xabier Olarra eta Iban Zaldua, EHUren Udako Ikastaroetan.

Lingolang webgunea, haurrak hizkuntza irakasle

Topaguneak ireki du Lingolang webgunea. Haurrak dira protagonista. Errusieraz, guaranieraz, errumanieraz, amazigeraz, urduz eta beste hainbat hizkuntzatan hitz egiten entzun daitezke. Haien jatorrizko hizkuntzak dira. Euskararen eta Euskal Herrian ditugun beste hizkuntzen arteko zubia eraiki...

Danele Sarriugarte, idazle eta itzultzailea: "Gero eta lausoago ikusten dut sortzearen eta itzultzearen arteko muga"

Literaturiak ekitaldi ugari proposatuko ditu hiru egunez, maiatzaren 31tik ekainaren 2ra bitartean. Igandeko menuko plater nagusia, kasura, mahaiaren bueltan eskainiko da, 11:00etatik hasita. Euskarazko itzulpengintzaren erronkak gaur egun izenburupean antolatu den solasaldiak euskal literaturaren beharrizanei zelan erantzun beharko litzaiekeen argitzea izango du xede. Parte-hartzaileak hautatzeko garaian, aspaldion sortu diren argitaletxeak izan dituzte gogoan, Danele Sarriugarte antolatzaileak argitu digunez, “eredu guretzat berri batean oinarritzen direlako, eta bereziki itzulpengintzan zentratu direlako”.  Hala, Iñigo Roque itzultzailea, Edo! argitaletxearen izenean, Joxemari Sestorain Cénlit-Denonartean-eko kidea eta EIZIEko partaideren bat eseriko dituzte mahaiaren bueltan.

"Itzultzaileak itota dabiltza, parlamentariak barra-barra hasi dira euskara erabiltzen"

Inma Errea (Iruñea, 1960) urtetan aritu zen kazetari lanean. Erredakzioko presak, azaletik lan egiteak eta telebistan ikusgarritasuna gailendu izanak ez zioten grazia handirik egin. Hizkuntza barrenagotik bizi nahi zuen eta akordatzerako itzultzaile eta interprete zen.

Twitter euskaraz, hurrengoa zer?

Duela urtebete pasatxo #twittereuskaraz kanpaina abiatu zenetik atxikipen ugari jaso du eskaerak. Otsailean, AEBetako enpresa erraldoiak euskaratzeko baimena eman zuen, eta abuztuan, ondo bidean, itzulpena prest egongo da. Batzuk hurrengo kanpaina zein izan daitekeen pentsatzen hasiak dira.

Familia, bertsoa eta txaranga ezohiko eskolan

Aski esperientzia berezia da urteen joanean Arabako Lautada eskualdean gauzatu dutena. Euskararen transmisioa eta erabilera helburu harturik, ikastola publikoko gurasoek bertsoa dute beren xedea lortzeko ardatz. Gurasoak, gazteak eta haurrak bildu dituzte egitasmoan.  

"Zabaltzen ari den iritzia da hizkuntza aniztasuna ez dela batere pragmatikoa"

Itzulpengintza eta Interpretazioa karrera deskubritu zuenean bere bidea argi ikusi zuen 35 urteko zaldibartarrak: “Hizkuntzen artean ibiltzea, hizkuntzekin jokatzea, hori zen nahi nuena”. Komunikazioa maite du Arregik, euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, italiera eta portugesa dakizki eta 2000. urtetik Europar Batasunean egiten du lan, freelance moduan.

"Luparekin begiratzen da euskarazko bertsioa"

Ezkio-Itsasoko itzultzaileak 25 urte daramatza ETBrako eta zinemarako ingelesetik –noizbehinka frantsesetik– euskarara itzultzen. Etxeko txikienak ohituta daude marrazkiak euskaraz ikustera, baina horri segida emateko ETB1ek nerabeentzako eskaintza duina falta duela uste du Idiakezek.

Nortasun agiria

Sarah Jane Turtle (1952, Croydon, Ingalaterra). Aleman eta Espainierazko Filologia ditu unibertsitate ikasketak. 1975ean heldu zen Euskal Herrira. Bilbon ezagutu zuen gaur egun senar duen Iñaki Mendiguren Bereziartu itzultzaile zaildua. Adrian Zelaiak ezkondu zituen, zibiletik, 1976ko...
Multimedia

2013-05-20  |  Itzulpengintza

IV. Esperientzixak. Itzulpena oholtzara

Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak antolatutako mahai-ingurua eta irakurketa dramatizatua. 2013.03.26 Mahai-ingurua: Xabier Mendiguren Bereziartu, Julia Marin, Xabi Paya Moderatzailea: Karlos del Olmo Irakurketa dramatizatuak: Kepa Errasti, Ramon Agirre, Maite Arrese, Mikel...

2013-01-28  |  Itzulpengintza

Bikoizketa vs Azpitituluak

2012ko Durangoko Azokako Irudienea espazioan abenduaren 9an egindako mahai-ingurua. Moderatzailea Mikel Garcia (Argia) izan zen, eta hizlariak Ane Muñoz (zinema zuzendaria), Luistxo Fernandez (azpitituluak.com), Marian Galarraga (bikoizlea) eta Iñako Gurrutxaga...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


AmetzagaiƱa Argia Antza iametza Adur Luditoys