Ingurumena > Energia nuklearra > Istripu nuklearrak

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Udaberrian ikasi genuen Torio, Norvegiako Haldengo zentraletik ihes eginda Europan barreiatu zen kutsagai erradioaktiboaren izena. Udazkenean egokitu zaigu Rutenio 106 ikasi beharra, baina oraindik inongo agintarik ez du aitortu ez non, ez zein istriputan, ez nori egin dion ihes naturan aurkitu ezin den isotopoak. Ziurrenik Errusiako Maiak faktoriatik egin du eskapo munduan industria nuklearra nola berrantolatzen ari diren erakusten duen pozoiak: ondo ikasi izena.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Istripu nuklearrak
Sakonean
Zer ikasi dugu Harrisburgen eztandaren ondoren?

Three Mile Island zentraleko istripu nuklearraren 38. urteurrena bete da, AEBetako historiako larriena, eta munduko hirugarrena. Zentralak ihes bat izan zuen eta substantzia erradioaktiboz betetako burbuila bat zabaldu zen zentraletik kanpo. Harrisburgen irakaspena, baina, ez zen nahikoa izan Txernobyl eta Fukushimako istripuak saihesteko, ezta zentral nuklearrak ixteko ere.  


Europan detektatu den ihes erradioaktiboa Norvegiako zentral batek eragina izan daiteke

Otsailean iodo erradioaktibo ihes bat detektatu zen Europan, Finlandiatik hasita Euskal Herriraino, hasieran agintariek herritarrei azaldu ez zietena arrasto ahulegiak omen zirelakoan. Armada errusiarraren arma edo zentral nuklearretako baten ihesaren ondoriotzat jo zen arren hasieran, orain zenbait aditu hasi dira lotzen joan den urrian Norvegiako Halden zentralean gertatutako istripuarekin.