Piztu Ezazu Argia 970x90

Nola esaten da tximeleta islandieraz?

Denok ezagutzen dugu Björk, baina badira musikari gehiago Islandian. Honako bost hauek islandiera hutsezko kantuak dira, hizkuntzaren musika entzuteko modukoak.

Islandiarren eta euskaldunen arteko berradiskidetzea, baleazaleen sarraskiaren IV. mendeurrenean

1615ean baleak harrapatzera joandako 32 euskaldun hil zituzten Islandian. Gaur hasiko da hori gogoratzeko kongresua eta, besteak beste, haien ondorengoek berradiskidetze ekitaldia egingo dute.

1615eko euskal baleazaleen triskantzaz dokumentala egingo dute

Datorren irailean 400 urte beteko dira Islandian 32 gipuzkoar baleazale sarraskitu zituztenetik. Gertaera horien inguruan oraindik dauden inkogniten atzetik, dokumental bat grabatzeko asmotan dira Suhar arkeologia taldea eta Gogoan ekoiztetxea, eta horretarako dirua biltzen ari dira.

Islandiak baztertu egin du Europar Batasunean sartzeko aukera

Islandiak Europar Batasunean (EB) sartzeko negoziaketak eten dituela iragarri du Gunnar Bragi Sveinsson herrialdeko Atzerri ministroak. Elkarrizketarako batzorde guztiak desegingo ditu Gobernuak eta ez da negoziaketa berriro abiatuko 2017an agintaldia amaitu arte. Arrantza kuoten inguruko adostasun ezak oztopatu du akordioa, zenbait hedabideren arabera.

Islandiako konstituzio herritarra aurrera egiteko zailtasunekin

Islandian 2009ko protesten ondorioz aurrera ateratako konstituzio erreformak porrot egin du, Eldiario.es-ek argitaratu duenez. Herritarren parte-hartze zuzenarekin idatzitako konstituzio berria, nahiz ia orain bi urte amaitu, erabilpenik gabe egon da ezkerreko gobernuan orain arte. Estatua hauteskunde berrien ateetan dago orain, eta ezkerreko alderdiak esan du, irabaziz gero, berau martxan jartzeko saiakerekin jarraituko duela.

Bi bankari espetxeratu dituzte Islandian, iruzurragatik

Islandiako Justiziak bederatzina hilabeteko espetxe zigorra ezarri die Larus Welding Glitnir bankuko zuzendari nagusi ohiari eta Gudmundur Hjaltason zuzendari ohiari, zuhurtzia gabeko maileguak emateagatik. Epaileek ebatzi dutenez, bi bankarien ekintzek eragin zuten Glitnir bankuaren porrota 2008an, Independent egunkari irlandarrak jakinarazi duenez.

Olafur Grimsson Islandiako presidentea: “Independentzia aukera paregabea da Eskoziarentzat”

Islandiako presidente Olafur Grimssonek BBCri eskaini dion elkarrizketan adierazi du Eskoziaren independentziaren alde legokeela. “Independentzia ez da tamalgarria, gizarte onuragarri baterako bidea izan daiteke”, dio Grimssonek.
Multimedia

2012-03-02  |  Islandia

Islandia eta Irlanda: Krisiaren aurrean bi eredu

Islandia eta Irlandako krisi ekonomikoaren sustraiak molde batekoak dira, irtenbideak ordea oso desberdinak. Islandian herritarren erreboltak zorraren zati bat ez ordaintzea ekarri du eta Irlandan, aldiz, mobilizaziorik ez da izan apenas eta gobernuak EBk inposatutako doikuntza ekonomikoa onartu...

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys