Nazioartea > Europa > Islandia

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

2008ko krisialdiaren ondoren, askotariko erreakzioak egon ziren munduko bazter askotan. Gehienetan herri mobilizazioek izan zuten garrantzia, sakoneko aldaketak eskatzen zituzten mugimenduak. Islandian prozesu eratzaile eta legegile batek hartu zuen erreleboa, eta herritarren neurrira egindako instituzioak aldarrikatu zituen. Prozesu horretan murgilduta dago Katrín Oddsdóttir.

Islandia kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Islandia
Sakonean
Islandiaren kasuaz ikasten, erraustegia dela eta

“Antisistema” izateko inolako arriskurik ez duen erakundea da OECDa, Organisation for Economic Cooperation and Development. Argitaratzen duen txosten batean honako hau aurkitu daiteke, Islandiak bere erraustegiak itxi zituenekoa.


2016-05-09 | Gaizka Izagirre
'Euskal balezaleen triskantza' dokumentala maiatzaren 12tik aurrera ikusi ahalko da

Euskal balezaleen triskantza duela ia laurehun urte jazo zen hilketa ikertzea helburu duen dokumentala da. Txuri eta beltzik gabeko istorio bat, zuria esateko hamaika hitz dituen herrian.


2016-01-11 | Haritz Rodriguez
Islandia eta euskal baleazaleak: iraganera bidaia hamabost argazkitan

Islandian oraindik geratzen da euskal baleazaleen aztarnarik, baita duela 400 urteko triskantzaren oroimenik ere. Bertako buruzagi baten aginduz hil zituzten hainbat arrantzale euskaldun, eta erreportaje honetan kontatu dizugu gertaturikoa. Argazkion bidez iraganean atzera egin eta irla hartan barrena bidaiatzeko proposamena duzu oraingoa.


2015-12-27 | Haritz Rodriguez
Euskal baleazaleen lorratzean

1615ean Islandiara balea ehizatzera joandako euskaldunak sarraskitu zituzten bertako buruzagi baten aginduz. Lau mende geroago lurralde horietan barna bidaia egin du ARGIAk. Euskal baleazaleek uharte hartan izandako presentzia garrantzitsua bertatik bertara ezagutzeaz gain, jabetu gara gertaera haiek utzitako arrastoak ez direla oraindik urtu.


Islandiako lezioa

Sparrows ekoizpen txikia dela seinalatu dute eta egia da. Baina beste jolas dibertigarrietan ez bezala, zeluloidearekin zerikusia duen honetan tamainak ez du hainbeste inporta. Bost axola 320.000 hiztunek bakarrik darabilten hizkuntza batean errodatu izana ere.


"Diruditena baino konplikatuagoak dira herri literaturako istorioak"

Solaskide atsegina da Sigurjón Birgir Sigurdsson, Sjón izenez ezagunagoa den idazle islandiarra. Pasazaite argitaletxeak euskaraz publikatu berri dion Argoren ezpala nobelaren aitzakian hitz egin dugu berarekin Donostian, San Telmo museoan hitzaldi bat eskaini aurretik. Argitaletxeko editore Xabi Queiruga eta liburua itzuli duen Juan Mari Mendizabal ere elkarrizketan lagun izan ditugu.

 


Islandiarrek Gobernuari errefuxiatu siriar gehiago jasotzeko eskaera egin diote

Facebookeko orrialde baten bitartez, irlako biztanleriaren %4k Gobernuari etorkin gehiago jaso ditzan eskatu dio. Gobernuak Siriako gatazkatik 50 errefuxiatu jasoko zituela esan zuen.


Islandiarren eta euskaldunen arteko berradiskidetzea, baleazaleen sarraskiaren IV. mendeurrenean

1615ean baleak harrapatzera joandako 32 euskaldun hil zituzten Islandian. Gaur hasiko da hori gogoratzeko kongresua eta, besteak beste, haien ondorengoek berradiskidetze ekitaldia egingo dute.


1615eko euskal baleazaleen triskantzaz dokumentala egingo dute

Datorren irailean 400 urte beteko dira Islandian 32 gipuzkoar baleazale sarraskitu zituztenetik. Gertaera horien inguruan oraindik dauden inkogniten atzetik, dokumental bat grabatzeko asmotan dira Suhar arkeologia taldea eta Gogoan ekoiztetxea, eta horretarako dirua biltzen ari dira.