Ekonomia > Finantza eta ekonomia krisia > Fiskalitatea > Iruzur fiskala

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

“Apple, lapurreta mundiala” izenburuarekin azaroaren 9an ATTAC erakundeak zabaldu duenez, 2002tik gaurdaino sagar koskatuaren multinazionalak 16.000 milioi euroko zergak utzi dizkio pagatzeke Europar Batasunari. Berrikitan "Paradise Papers" agirietatik eskuratutako informaizoek berretsi dute Applek segitzen duela iruzur estrategia berean.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Iruzur fiskala
Iritziak
Sakonean
Enpresetan atzemandako zerga iruzurra nabarmen hazi da Araban

Arabako Foru Aldundiak enpresen zerga jardueraren kontrola zorroztuko zuela iragarri zuen iaz, eta aurtengo iruzurraren aurkako kanpainaren datuetan islatu da. Ikuskaritzak 77 milioi euroko iruzurra atzeman du eta horietatik 53 sozietate zergakoak dira, iaz baino 40 milioi gehiago.


Apple-ko erakusleihoak zuriz margotu dituzte, multinazionalaren gardentasun eza salatzeko

Attac mugimenduko militanteek Applek Parisen dituen bulegoak margotu dituzte, enpresaren opakutasun finantzarioa salatzeko. Aktibistek adierazi dute 2016an sagarraren multinazionalak 215.000 milioi dolar zituela paradisu fiskaletan.


Zerga iruzurraren behatokia osatzeko proposamena errefusatu du Eusko Legebiltzarrak

Iruzurraren aurkako behatoki bat sortzeko legez kanpoko proposamena egin dute EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. EAJren, PSE-EEren eta PPren ezezko botoek atzera bota dute.


2017-01-13 | Estitxu Eizagirre
Igor Meltxor, Ahoztar Zelaieta eta Aimar Uribesalgoren hitzaldiak Azkoitian

Bidegi kasua, Donostiako erraustegiaren afera, iruzur fiskala... aztertuko dituzte, besteak beste, "Benetan ai al gea? Hau ez tao onartzeik!" izenburupean Azkoitiko Zakela Kultur Elkarteak antolatutako hitzaldietan: urtarrilaren 17an hasita, asteartero 19:00etan Zakela Herriko Tabernan.


Ameriketako Estatu Batuak: munduko azken paradisu fiskala

Informazioa automatikoki trukatzeko nazioarteko akordioa (Common Reporting Standard) jarriko dute martxan urtarrilean. Modu horretan, biztanleek atzerrian dituzten finantza aktiboak ezagutu ahal izango dituzte herrialdeek. AEBek, ordea, ez dute akordioarekin bat egin, eta hainbat adituk “Suitza berria” ezizena jarri diete dagoeneko.


Bizi ! mugimenduak banku bat okupatu du Biarritzen, zerga ihesa salatzeko

BNP Paribas bankuaren zerga ihesa eta paradisu fiskalak erabiltzen dituztenen zigorgabetasuna salatu dute Bizi !-ko kideek. Horrez gain, urtarrilaren 9an mobilizatzera deitu dute, auziperatuta dagoen Jon Palais militanteari babesa emateko.  


2016-11-09 | ARGIA
Aristrain enpresariarentzat 64 urteko kartzela zigorra eskatu du fiskaltzak

ArcelorMittal-en jabe nagusietakoa den Olaberriako Jose Maria Aristrain enpresaburuak iruzur fiskal erraldoia egin zuen 2005etik 2009ra, Castellanako Paperetan ageri denez.


Applek Irlandari 13.000 milioi euro itzuli behar dizkiola ebatzi du Europak, urtetan ordaindu gabeko zergengatik

Apple konpainiak eta Irlandak legez kanpoko zerga aginduak adostu zituztela ebatzi du Europako Batzordeak. Zerga gutxiago ordaintzeko sare konplexu bat baliatuz Europan izandako mozkinen ehuneko txiki bat soilik ordaindu zuen multinazionalak Irlandan hainbat urtez, sozietate zergei dagokionez: irabazien %1 2003an eta %0,005 2014an (%12,5ekoa da sozietateen gaineko zerga Irlandan).


2016-07-31 | Mikel Zurbano
Paradisu sekretuak

Panamako paperen filtrazioaren inguruko ika-mikak paradisu fiskalen zergen inguruko ezbaia berpiztu du. Zerga-paradisuen kontzeptua okerra da,  berez “jurisdikzio sekretuak” diren lurraldeetako ezaugarri bakar bat azpimarratzen baitute. Izan ere, lurralde horietako egoiliarrak ez direnei eskaintzen dizkieten zerga eta babes onurez harago, toki horiek banku sekretuaren zein finantza desarautzearen hobariak eskaintzen dituzte. Hala ere, lurralde bakoitzak ezaugarri bereizgarriak... [+]


2016-07-06 | Mikel Asurmendi
Michèle Alliot-Marieren enpresa Panamako "offshore" elkarte batekin nahastuta

Frantziako Mediapart hedabidearen informazioen arabera, Pirinio Atlantikoetako Errepublikarrak alderdiaren buru Michèle Alliot Marie Panamako “offshore” edo legez kanpoko finantzaz arduratzen den enpresa bati lotuta egon liteke.