2020-10-30 | Arabako Alea
Bertan behera utzi dute Iruña-Veleia auzia argitzearen aldeko gose greba

99 egun eta gero, Arabako Aldundiko arduradunekin egindako bileraren ostean, gose greba amaitzea erabaki du Joxe Mari Lejardi Gabixolak. Izan ere, Aldundiak Iruña-Veleiako aztarnategiarentzako plana diseinatzeko prozesua abiatuko du.


2020-09-23 | Arabako Alea
Gabixolak bi hilabete eman ditu "zientziaren aldeko" gose greban

Joxemari Lejardi Gabixolak bi hilabete daramatza gose greban, Iruña-Veleia auzia "bide zientifikotik" bideratzea eskatzeko. Pasa den larunbatean, giza kate bat egin zen Gasteizen, Bibat Museotik Eusko Legebiltzarreraino.


Jose Mari Lejardi 'Gabixola', Iruña-Veleia Argituko kidea
"Nazioarteko aditu batzuk ez lirateke gezur batean inplikatuko"

Iruña-Veleia auzia argitzea eskatzeko gose greban dago Jose Mari Lejardi Kareaga 'Gabixola' markina-xemeindarra. Irailaren 19an, giza katea egingo da Gasteizko Bibat museotik Legebiltzarreraino Iruña-Veleia zientziaren bidez argitzea eskatzeko. 51 egun... [+]


2020-08-06 | ARGIA
Bi aste bete dituzte Iruña-Veleia argitzearen aldeko gose grebalariek

Uztailak 23tik gose-greban sartuta dago euskaltzale talde bat Gasteizen, Iruña-Veleia auzia argitzea eskatzeko. Haien helburua da EAEko legebiltzar osatu berriak "zientziaren bidea" erabiltzea kasua argitzeko.