2024-03-14 | ARGIA

Jendetza batu da Irungo San Juan plazan 23. Korrikari hasiera eman eta Baionaraino helduko den testigua abian jartzeko. Ane Elordi eta Beñat Altzagaren hitzen ostean Bidasoa eskualdeko AEK-ko kideek hartu dute lekukoa eta dagoeneko eskuz esku dabil Euskal Herrian zehar.

AEK-k paperik ez duten herritarrek euskara ikasteko eskubidea dutela aldarrikatu du

AEK-k agerraldia egin du Irungo Oiasso museoan, Harrera Sarearekin elkarlanean.


Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa bueltan da

Hamar urteren ostean, Euskal Herriko Hitz Gurutzatuen Txapelketa antolatu dute berriz ere Irunen, Korrika bertatik abiatuko dela baliatuta. Martxoaren 2an egingo da eta lehia kutsurik izango duen arren, lagun giroan denborapasazaleak elkartzea du helburu nagusi. Hizkuntzarekin... [+]


Hiru ikastetxeren arteko trantsizio plana garatu dute Irunen, instituturako jauzian ikasleen beldurrak arintzeko

Lehen Hezkuntzatik DBHra igarotzeak ikasleengan hainbat beldur eta ezinegon sortzea oso ohikoa da, presio eta espektatiba ugari elkar gurutzatzen dira, zer esanik ez ikastetxe batetik besterako aldaketa baldin badago. “Zubiak eraikiz” programaren bidez, hiru... [+]


"Bai nire alaba, bai hil dituzten gainerako emakumeak memoria kolektiboan mantentzeko modua da Nagore Laffage parkea"

"Plaza bat zure izenean" da Asun Casasola Ipuin Labur Lehiaketaren aurtengo gaia. Nagore Laffage zen Asun Casasolaren alaba, 2008ko Sanferminetan José Diego Yllanesek hil zuen, eta orain Irungo parke batek Nagore Laffage du izena. "Izendatzen ez dena ez da... [+]


Haurrak eta adinekoak elkarrekin, Eguzkitza eskolak eta alboko zahar-etxeak praktikan jarri duten esperientzia

Auzoaren eta auzoko biziaren parte dira eskolak, eta horregatik, bata bestearen ondoan dauden Irungo Eguzkitza ikastetxea eta Amaxantalen zahar-etxea ohituta daude hainbat ekintza elkarrekin egitera. Gabonen atarian ere, postal pertsonalizatuak prestatuko dituzte, batera... [+]


2023-11-28 | Antxeta Irratia
Kepa Ordoki zendu zela 30 urte direla eta, omenaldia antolatu dute larunbatean Irunen

Azaroaren 28an 30 urte beteko dira Kepa Ordoki, Gernika batailoiko komandantea zendu zela. Urtemuga hori gogoan hartuko du haren izena daraman Kepa Ordoki Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak. Irungo Gernikako Arbola parkean elgarretaratzea deitu dute aurten, bere Hendaiako... [+]


2023-10-12 | Antxeta Irratia
Irun eta Hendaia arteko Avenida zubia urriaren 30ean irekiko dute

2021etik itxita egon den Avenida zubia irekiko dutela iragarri du asteazken goizean Pirinio Atlantikoetako prefekturak. Frantziako Estatuan ospatzen ari den gizonezkoen munduko errugbi kopa bukaturik irekiko dituzte oraindik itxiak diren mugako pasabideak, Euskal Herriaren... [+]


2023-09-29 | ARGIA
Frantziako Gobernuak Bidasoako muga ixtea ez dela zilegi berretsi du Europako Auzitegiak

Europako Justizia Auzitegiak (EBJA) erabakia hartu du mugako barne-kontrolak berrezartzeko Frantziako Gobernuaren politikari buruz. Bidasoaren mugan ohikoak diren zenbait praktika. hala nola muga igarotzeko debekuak eta berehalako itzulketak, ez direla legearen araberakoak... [+]


Asun Casasola, Nagore Laffageren ama
"Justizia eduki dut, baina jaso dudan babesagatik izan da"

2008an Nagore Laffage hil zutenetik, Asun Casasola eskoletan dabil lanean indarkeria matxista desagertu dadin, 'Nagore' dokumentalarekin. Hamabost urte bete dira Diego Yllanesek haren alaba hil zuenetik. Gaiaren inguruko kontzientzia handitu dela uste du.


2023-07-07 | Ilargi Manzanares
Irun eta Hendaia arteko mugaren “antzerki lotsagarria” salatu dute

Irungo eta Hendaiako herritarrak elkartu dira Santiago zubian, “Ireki zubiak, elkartasuna eraiki” lelopean ostegunean.