2023-03-21 | ARGIA
4. Ika, ika, ika, badator maratoia!
MULTIMEDIA - Oroimen Histerikoa

Zergatik ditu maratoi batek 42,5 kilometro? Eta zenbat kosta zitzaien emakumeei lasterketa honetan parte hartzea? Bi argazki eskuan hartu eta hauei ahotsa jarriz kontatu digu Nagore Irazustabarrenak maratoiaren historia.


2023-03-15 | ARGIA
Kulturari buruzko Basilika podcasta ARGIAn

Kulturaren inguruko hainbat programa biltzen dituen podcasting espazioa da Basilika eta hemendik aurrera ARGIAn izango dituzue sortzen dituzten edukiak entzungai.


2023-02-28 | ARGIA
Podcast berria asteazkenetik aurrera ARGIAn: 'Oroimen Histerikoa'

Nagore Irazustabarrena historialariaren podcast berria da 'Oroimen Histerikoa'. Axier Lopez kazetariaren konpainian historiako pasarte edo bitxikeria bat ekarriko digu hamabost minutuko istorio batean bilduta. Asteartero izango duzue saioa entzungai ARGIAn, gure ohiko... [+]


2023-02-27 | Hala Bedi
"Artea historian uzten dugun marka bat, gizatasuna eta gizartearen katalizazioa da"
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Lander Perez Picazo artista gasteiztarra elkarrizketatu dute Hala Bedi irratian. Atzerrian arte ikasketak egiten urte luzez egon ondoren, Gasteizen dago berriz ere, eta lanean jarraitzen du. Otsailaren 8tik erakusketa bat dauka martxan Arte eta Lanbide Eskolan, "Lehenik... [+]


2023-02-16 | Hala Bedi
“Ematen du ez direla 30 urte pasa”
MULTIMEDIA - elkarrizketa

Delirium Tremens musika taldea, 80 eta 90 hamarkadetan Euskal Herriko rock talde erreferentea izan zen. Hiru hamarkadatako etenaren ondoren 2022an disko berriarekin itzuli dira. Hala Bedi irratian izan dira Andoni Basterretxea eta Haritz Harreguy solasaldi goxoan.


2023-02-15 | Iñurri Elkartea
9. (Min)biziz ikasia
MULTIMEDIA - (Min)bizi

(Min)bizi podkastaren azken saioa da honakoa eta minbizi prozesuak eman dizkien ikaspenez aritu dira. Zehazki, bost ikaspen zerrendatu dituzte:

  • Autoezagutza: bidaiarik zirraragarriena barrurantz egiten da.
  • Nork bere burua zaintzea. Ez masajea ematea hilean behin, geure... [+]

Arrosa Sarearen X. Topaketak Oreretan egingo dituzte, irrati libre euskaldunen bozgorailu

Martxoaren 4an, Oreretan egingo ditu Arrosa Sareak aurtengo Topaketak, bertako Zintzilik irrati librearen eskutik. Elkarrekin egoteko parada izateaz gain, “gure presentzia aldarrikatzeko” eguna ere izango da, Aitziber Zapirain sareko kideak ARGIAri kontatu dionez.


2023-01-24 | Azkaingo AEK
Larrungo uhinak #06: Senperen ibiliz
MULTIMEDIA - Larrungo Uhinak

Entzule: ba ote dakizu zer den “Senperen Ibiliz”? Gure podcast berri honetan ezagutzen ahalko duzu; hain zuzen, Frédéric AEKko ikaslea da eta laguntzaile lanak egiten ditu “Senperen Ibiliz” zerbitzuan. Horrez gain, Pierre ikaskidearekin... [+]


2023-01-09 | Azkaingo AEK
Larrungo Uhinak #05: Amaiurko gudua
MULTIMEDIA - Larrungo Uhinak

Urte berriarekin batera, Larrungo uhinak emankizuna bueltan da. Oraingoan ordea, gertakizun historiko garrantzitsu bat izan dugu hizpide: Amaiurko gudua.


2022-11-29 | Azkaingo AEK
Larrungo Uhinak #04: ‘Azkaine euskaraz’ gaualdia
MULTIMEDIA - Larrungo Uhinak

Azaroaren 10ean gaualdi berezia egin genuen Azkaingo Gaztetxean. Helburua zen gau eskolako ikasleek elkar ezagutzea, eta elkarrekin momentu goxo bat pasatzea. Euskaraz, bistan dena. Aurkezpen ttipi bat eta euskaraz maite duten hitz bat galdegin genuen.