Ikasturtearen hasieran zibereraso bat jasan eta hainbat astez webgunea berreskuratzeko lanetan jardun ondoren, bueltan da Hala Bedi irratiaren web orria. Dagoeneko hasi dira ohiko edukia argitaratzen: Arabako aktualitate albisteak, magazinen edukiak, irratsaioen podcastak, agenda, iritzi-artikuluak eta bideoak.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Irrati libreakAurten, eguneroko Suelta la Olla, Hizpidea eta Arrosa sareak ekoitzitako Zebrabidea magazinez gain, 42 irratsaio propio izango dira entzungai Hala Bedi irratiaren uhinetan. Euskaraz 14 irratsaio egingo dira, 27 gaztelaniaz eta galizieraz bat.
Arrosa Sareak Euskal Herriko 25 irrati euskaldun batzen ditu eta dagoeneko 20 urteko ibilbidea egina du. Hala Bideok ekoitzitako dokumental hau, 20 urte atzera egin eta sarea erditu zen lekutik bertatik abiatzen da, sorrera hura nolakoa eta zergatik izan zen kontatzen dutelarik... [+]
Hala Bedik Izan Media tailerren edizio berria antolatu du. Tailer hauen helburua herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea da, eta bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.
1981ean abenduaren 24an, Milafrangan Ernest Hirigoien-en etxean Xabier Leteren Nafarroa Arragoa hedatu zuten irratilari berri batzuk. Gure Irratia osoki euskaraz emititzen zuen irratia sortu zuten Lapurdin. Baionan egon ondoan gaur egun Uztaritzetik hedatzen ditu bere... [+]
Linterna de Diógenes irratsaioari ahotsa jartzen dio Arkadio irakaslea ezizenez ezaguna den Arkaitz Prietok (Errekalde, 1981). Haien bizimodua, kultura, balioak eta antolaketa moduak ardatz hartuta klase desjabetuen historia azaltzea eta aldi berean menderatze sistemak... [+]
Tailerrak eta mahai-inguruak, dokumental estreinaldia zein kontzertuak egin zituzten larunbatean Iurretako Abadetxean, Bizkaian. Topaketa berezia izan da aurtengoa, hogei urte egin baititu Arrosa sareak.
Azaroaren 6an egingo dira Arrosaren IX. Topaketak, Iurretan, jaio berria den Laixiar irratia anfitrioi dela. Edizio berezia izango da, irrati libreen sareak 20 urte bete baititu aurten.
Pandemia dela eta, bi urte topaketarik egin gabe izan ostean, Iurretan azaroaren 6an berriz elkartuko dira Euskal Herriko 25 irratik osatzen duten Arrosa Sareko kideak. Topaketak elkarrekin ikasi, hausnartu eta elkar ezagutzeko baliatzeaz gain, aurtengo edizioak beste helburu... [+]
Euskal Herriko irrati libreak elkartzen dituen sareak bi hamarkada bete ditu ekainean, irrati-ekosistema gertukoa, askotarikoa eta euskalduna indartzen. Elkar-laguntza dute oinarri.
Azken urteko diru-sarreren gutxitzeari aurre egiteko kanpaina abiatu du Hala Bedik. Komunikabide independentea izaten jarraitzeko, bere independentzia ekonomikoa bermatu nahi du.