Erreferenduma Irlandan sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatu ala ez erabakitzeko

Irlanda bihur daiteke sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatzea erreferendum bitartez onartu duen munduko lehen herrialdea. Erreferenduma ostiralean, maiatzak 22, eginen dute eta bertan sexu berekoen arteko ezkontzak legeztatu edo ez erabakiko dute.

Berdintasunaren eta murrizketen arteko hautua

Westminster-eko hauteskunde orokorrak bere gorenean daude Britainia Handian eta Irlandako Iparraldeko sei konderrietan. Inkesta ugarik diotenaren arabera, aukera handia dago datorren parlamentu britainiarra baldintzatua egoteko aldez aurretik.

Urak piztu du sua Irlandan: Troikaren kontrako beste gatazka

Dozenaka milaka jende ibili zen oihuka larunbatean Dublingo kaleetan Troikak derrigortuta Irlandako Gobernuak hasi nahi duen uraren kobraketaren kontra.

Irlandan elkarbizitza sustatzeko saioak IRAko kide eta soldadu britainiar ohien artean

Erresuma Batuko lau militar ohi eta IRAko lau kide ohiren arteko bileraren kronika argitaratu du The Guardian egunkariak. Irlandan ere elkarbizitza eta bakea sustatzeko lanean ari dira hainbat erakunde.

Sinn Féinek aldaketarako ezkerreko koalizio zabala nahi du Irlandan

Grezian bezala, Irlandan ere aldaketak gerta daitezke etorkizun hurbilean. Sinn Féin alderdi historikoa ezkerreko koalizio zabala eratze lanetan ari da. Ondoko artikuluan –originala An Phoblacht-ekoa da–, alderdiko bozeramaile nazional Declan Kearney-k egungo egoeraren irakurketa politikoa egiten du.

Ipar Irlandan finantza akordioa lortu dute alderdi nagusiek

Datozen hamar urteetarako finantza-plana adostu dute Ipar Irlandako Gobernuko bost alderdiek, bake prozesua eta ekonomia sendotzeko helburuarekin. Gatazka politikoaren zenbait gai hurrengo bileretarako utzi dituzte, adostasunik lortu gabe.

Eskolan zenbat eta lehenago ingelesez, orduan eta kaskarrago gaelikoz

Gaelikoa gehien hitz egiten den Irlandako eskualdeetan ere larri dabiltza. Etxean gaelikoz aritzen diren haurrak eskola elebidunetan nola moldatzen diren aztertu dute, eta datuek diote ingelesa hobeto menperatzen dutela, euren hizkuntza baino. The Irish Times egunkariak Analysis of Bilingual...

Eskolan zenbat eta lehenago ingelesez, orduan eta kaskarrago gaelikoz

Gaelikoa gehien hitz egiten den Irlandako eskualdeetan ere larri dabiltza. Etxean gaelikoz aritzen diren haurrak eskola elebidunetan nola moldatzen diren aztertu dute, eta datuek diote ingelesa hobeto menperatzen dutela, euren hizkuntza baino.

Magia beltza Ipar Irlandako gerran, ingelesen eskutik

Ipar Irlandan 1970eko hamarkadan militar ingelesek, indar militar bortitzaz gain, eskura zituzten propaganda eta desinformazioa naro erabili zituzten Sinn Fein eta nazionalistak ahultzeko. Armadako ofizial ohi batek aitortu berri du sorginkeria eta magia beltza ere erabili zituela lekuko giroa nahastu eta herritarrak ikaratzeko.

20 urte IRAk “operazio militarren erabateko etena” iragarri zuenetik

Martin McGuiness Sinn Féin alderdiko kideak eta Ipar Irlandako lehen ministrordeak azken 20 urtetan egin diren aurrerapausoez eta oraindik egiteko dagoenaz mintzatu da igandean Derryn egindako agerraldian. An Phoblacht gunean jaso dituzte bere hitzak.

‘Ehun metro’-rekin Donostian Bloomsday bat, zergatik ez?

“Ekintzetarako beharrezkoa duk erokeria gramo bat” irakurtzen da Ehun metroren lehenbiziko orrietan. Horixe, erokeria txiki berri bat da, Xabier Olarrak proposatu duena, egingarria akaso.

Mespretxutik duintasunera, txango bat Pat Ricerekin

Irlandako mugimendu errepublikarreko militante beteranoa da Pat Rice (Camlough, 1941) eta Euskal Herrian aski ezaguna. Lanbidez hizkuntza irakasle izan da. Sinn Feineko zuzendaritzan aritutakoa, batez ere kultura eta atzerri gaietan. Alderdiaren atzerriko ordezkari ere izan da hainbatetan. Galdetu diot ea Belfast erakutsiko ote dion Argiako irakurleari, berak nahi dituen lekuak aukeratuta. Eta hark baietz.

Benvenuti to East Belfast! Italiako Giroak auzo katolikoak nola saihestu dituen

Belfastetik abiatuko da ostiralean Italiako Giroa. Herrialdea turistikoki promozionatzeko estrategia egokia dela uste dute agintariek; baita gatazka armatuaren zauriak apurka-apurka desagertuz ari direla erakusteko ere. Zer ikusiko dute, ordea, lasterketa telebistaz jarraituko duten 800 milioi...

Gerry Adamsek bere aurkako "kanpaina maltzurra" salatu du aske geratu ostean

1972an IRAk egindako hilketa baten ikerketak Gerry Adams Sinn Fein alderdiko presidentea zipriztindu du. Joan den asteazkenean atxilotu zuten eta kargurik gabe aske geratu den arren, kasua fiskaltzaren esku dago.

Memoriak

MUNDUAN gehienek goraipatu ohi dute Ipar Irlandako bake prozesua, bai han bertan eta baita atzerrian ere. Mundu errepublikarrean eta unionistan badira harekin desadostasunak dituzten taldeak, baina oso txikiak eta bazterrekoak dira. Oro har, alabaina, Stormonten elkarrekin gobernatzen duten DUP...

Altxamenduaren ospakizuna Derryko kaleetan

Irlandako mugimendu errepublikarrak larunbatean ospatu zuen 1916ko Altxamenduaren Festa, Pazko Egunarekin bat. Sinn Feinek Derryn antolatutakoa 14:00etan abiatu zen Bogsidetik eta ehunka pertsonek egin zuten hilerrirainoko ibilbidea.

Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2014

Gaur goizean hasi da Rith lasterketa, Gaelikoaren alde Irlandan egiten duten Korrika.

Nola egin zen IRAren desarmea?

1. Bake akordioa. 1998an Ostiral Santuko Akordioa sinatu zenean, testuak lerro gutxi batzuk eskaini zizkion armen gaiari. IRA su-etenean zegoen 1997tik, baina 2005eko uztailean aldarrikatu zuen borroka armatuaren amaiera. Tartean bere armen desegitea bideratu zen.

Zerbitzu publikoak gaeliko irlandarrez izan daitezela eskatu dute milaka lagunek Dublinen

Irlandako Errepublikako eta Ipar Irlandako Gobernuei eskatu diete gaeliko irlandarra erabiltzeko herritarrek duten eskubidea errespeta dezatela. Milaka pertsona atera ziren kalera larunbatean Dublinen, hizkuntzaren normalizazioaren alde lanean ari den Conradh na Gaeilge erakundeak deituta. Manifestariek eskaera zerrenda egin zuten, bi gobernuei zuzenduta. Horietako bat da zerbitzu publikoetan "ingelesa eskaintzen zaigun estandard berak aplikatuz irlandar gaelikoa eskaintzea".

Irlandako 120 akademikok bat egin dute Israelen aurkako boikotarekin

Irlandako 120 akademiko baino gehiagok adierazi dute Israelgo erakunde akademikoei boikota egingo dietela, Tel Aviv aurrera eramaten ari den nazioarteko legediaren urraketei erantzunez. Adierazi dute boikotarekin jarraituko dutela “Israelek nazioarteko obligazioak eta giza eskubideen printzipio unibertsalak bete arte”. Datozen asteetan atxikimendu gehiago lortzea espero dute.

Ez da biktimarik espetxeetan

Ipar Irlandako biktimen familiek badituzte Euskal Herriko biktimek dituzten antzerako zauriak, baina horietako batzuk sendatze bidean daude, besteak beste eta arazoak arazo, haiei arreta eman dien bake prozesu bat abiarazi zutelako duela 15 urte. Egia, justizia eta memoriaren ikuspegitik esparru...

Korrontea

Gurpilak beste abiadura bat hartu du urtarrilaren ondoko manifestazioarekin, baina oraindik ez dakigu nora eramango gaituen. Gero esango dute mobilizazioek ez dutela garrantzirik. Ikusi Burgosko Gamonal auzoan ere. Mobilizazioak arrakastatsuak badira eta une egoki batean beste hainbat egoerekin...

Iraganeko mamuak kale eta harresietan uluka

Gerra, gatazka, terrorismoa... Halakoez aritzen ziren 1972an Belfasten eta halakoez jarduten dute 2014an ere. Prozesu korapilatsua tarteko, bakea bideratu dute azken 15 urteetan. Baina ez dute iragana bateratu, egia ez da guztiz azaleratu eta mamuen beldur dira. Ezingo dute dena adostu, baina hainbat kontu bai, eta horrek etorkizuna eraikitzen lagunduko die.

"Guretzat egia da inportanteena, Estatuarentzat justizia formala"

Pat Finucane Center (PFC) giza eskubideak eta egiaren berreskurapenean diharduen gobernuz kanpoko erakundea da eta bertan ari da lanean Paul O’Connor 1992tik. Europar Batasuneko eta Irlandako Gobernuaren diruak sostengatzen dute elkartea. Pat Finucane 1989an loialistek hil zuten Belfasteko...

Akordiorik ez Ipar Irlandako elkarrizketetan

Akordiorik ez dute lortu Belfasten negoziazioetan aritu diren bost alderdi nagusien artean, gau osoa negoziatzen igaro arren. Astearte goizean egin dute publiko albistea, urtea amaitu aurretik akordioa lortzea baitzuten helburu.

Haass elkarrizketen azken txanpa Ipar Irlandan

Urtea amaitu aurretik Ipar Irlandako alderdi nagusiak akordioa lortzen saiatuko dira banderak, desfileak eta iraganaren irakurketaren gaien gainean. Joan den astelehenean egin zuten azken negoziazio saioa eta goizeko laurak arte jardun zuten hizketan akordioa lortu barik.

Zenbat janari alferrik galtzen dugu Europan?

Euskal Herriko estatistikarik ez den arren, Irlandan bai daukate kuantifikatua: erositako jaki guztien herena doa zakarretara.

Alec Reid hil da, apaiz irlandar bakegilea

Irlandako bake prozesuan paper garrantzitsua bete zuen Alec Reid apaiza Dublingo ospitalean hil da. Euskal Herrian ere bitartekari lanak egin zituen hainbat urtez.

Soldadu britainiar ohiek Belfasten zibilak hil zituztela aitortu dute

Britainia Handiko armadako kideek Irlanda Iparraldeko zibilak hil zituzten, operazio hauetan ibilitako kide batzuek BBCri aitortu diotenez.

'Bloody Sunday' eragin zuten soldadu britainiarrak auzipetu ditzakete

41 urteren ostean, 20 soldadu atxilotu eta auzipetu ditzakete Bloody Sundayko hilketen harira. 1972ko urtarrilaren 30ean, Ipar Irlandako Derry herrian, 14 manifestari hil zituzten soldadu britainiarrek. Geroztik “igande odoltsua” deitzen diote egunari.
Multimedia

2012-06-22  |  Irlanda

Stephen Moran 'Smiley'

Dublinen jaio zen 1968ko abenduaren 26an. Duela hogeita bi urte Euskal Herrira etorri zen, bihotzak ekarrita. Euskara ikasi eta hemen laketu zen. Musikaria da, gitarra jotzen du Hoey & The Mussels taldean eta grabatu berria dute hirugarren diskoa. Euskalerria Irratiko kolaboratzailea da,...

2012-03-02  |  Irlanda

Islandia eta Irlanda: Krisiaren aurrean bi eredu

Islandia eta Irlandako krisi ekonomikoaren sustraiak molde batekoak dira, irtenbideak ordea oso desberdinak. Islandian herritarren erreboltak zorraren zati bat ez ordaintzea ekarri du eta Irlandan, aldiz, mobilizaziorik ez da izan apenas eta gobernuak EBk inposatutako doikuntza ekonomikoa onartu...

2011-06-15  |  Irlanda

Gorka Espiau, "Pluja Seca" dokumentalaren egilea

Gorka Espiau algortarrak Pluja Seca (Euri Lehorra) izeneko dokumentala egin du Kataluniako TV3 telebistarentzat. Nazioarteko bitartekaritzek gatazka politikoen konponketan izan duten jarduerari buruz dihardu dokumentalak Hego Afrika, Irlanda eta Euskal Herriko esperientzien errepasoa eginez....

2008-04-07  |  Irlanda

Gaeliko irlandarraren arazo eta erronkez

Ingalaterran jaioa izan arren, Janet Muller da Gaeliko irlandarraren alde lan egiten duen Pobal taldeko burua. Berarekin izan gara hizkuntzak egun dituen erronka eta arazo nagusiez hizketan.

2008-04-01  |  Irlanda

Irlandako mural apolitikoak

Bake prozesua aurrera doan honetan, mural guztiak ez dira beti politikarekin lotura dutenak. Argazki galeria honetan bakearekin eta bestelako gaiekin lotutako Belfast eta Derryko muralak ikus daitezke.

2008-03-28  |  Irlanda

Irlandako mural loialistak

Argazki galeria honetan Belfast eta Derryko kaleetan aurkitutako mural loialisten bilduma txiki bat aurki daiteke bere azalpenekin.

2008-03-27  |  Irlanda

IRAko kide ohi batekin solasean

Michael Culbert IRAko preso izan zen 16 urtez, eta egun preso errepublikar ohien laguntzarako Coiste taldeko zuzendaria da. Berarekin mintzatu gara alde batetik preso ohi moduan, presoek gizarteratzeko duten arazoez, eta bestetik, IRAko kide ohi gisa, egungo egoeraz duen iritziaz.

2008-03-26  |  Irlanda

Brendan Hughesen hileta

IRAko kide historikoa zen Brendan Hughes. Status politikoa berreskuratzeko borrokan, 1980. urteko gose greben gidari izana. 1986. urtetik aurrera kartzelatik libre, baina protestek sortutako gaixotasunen preso, 59 urterekin zendu da otsail amaieran.

2008-03-25  |  Irlanda

Irlandako mural errepublikarrak

Argazki galeria honetan Belfast eta Derryko kaleetan aurkitutako mural errepublikarren bilduma txiki bat aurki daiteke bere azalpenekin.

2008-03-25  |  Irlanda

Lá Nua egunkariaren egoera larriaz

Lá Nua, gaeliko irlandarrez publikatzen den egunkaririk zaharrena, arazo ekonomiko larriak medio, ixteko zorian ibili da azken hilabeteotan. Connla Lawlor erredaktore buruarekin aritu gara solasean eta lehen eskutik kontatu digu bizi duten egoera.
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys