Irain eta mehatxu gehienak, emakumezko kazetariei zuzenduak

Datu argigarriak plazaratu ditu The Guardian egunkari britainiarrak: iritzigile moduan ari diren kazetari gehienak arraza zuriko gizonak dira. Aldiz, irakurleen partetik irain eta mehatxu gehien jaso dituzten hamar kazetarietatik zortzi emakumeak dira, eta gainerako biak, gizon beltzak.

Txomin Artola musikariak ez omen du Wikipedian agertu nahi

Txomin Artola musikariaren Wikipediako orrian, ustez kantariak berak jarritako mezu batekin agertu zen lehengoan, Wikipediatik bere orria kendu dezaten eskatuz. Editoreek mezua "eztabaida orrira" eraman dute, eta badirudi Artolaren orriak bere tokian jarraituko duela.

ARGIAri Mozal Legea aplikatu izana Trending Topic Espainiako Estatuan

Axier Lopez ARGIAko kazetariak atxiloketa baten berri emateagatik jaso duen isunak oihartzun zabala izan du sare sozialetan.

Euskal streaming

Behin ezin nintzelako bertan egon, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Internetetik segitu nuen, streaming bidez. Orduan pentsatu nuen, nahiz eta sarean zuzenekoak ohikoak izan, soilik gurean gerta zitekeela halako zerbait; jende andana pantaila aitzinean akapela kantari ari ziren zortzi pertsonei...

Soundcloud pikutara joan daiteke (eta oraingoan ez da copyright kontuengatik)

Musika streaming bidez entzuteko erabiltzen den plataforma ezagunak bi iragarpen egin ditu: albiste on bat; bestea txarra, oso txarra.

Twitterren “jo eta ke” idatzi zuen: bi urteko kartzela eskatzen dute berarentzat

Asteazkenean 23 urteko gazte iruindar bat epaituko dute Espainiako Auzitegi Nazionalean Twitter bidez “ETAren aldeko mezuak” argitaratu zituelakoan.

Filantrokapitalistak, erruki handiz kateatzen gaituzten oligarka horiek

Aberats handiek beti maite izan badute karitatea erakustea, muturreko kapitalismoaren garaiotan, filantropia bera muturreraino eramaten ari dira, Facebookeko ugazaba Mark Zuckerbergen filantropiazko azken operazioak erakutsi duenez. Konplexuak galdurik, oligarkek erabaki dute filantropia erabiltzea batak bestea aberatsagotzeko.

HBO Hego Euskal Herrira iritsiko da aurten: nola ordainarazi doan ikusten dena

Netflixek iaz egin bezala, AEBetako HBO telebista kateak Internet bidezko zerbitzuak eskainiko ditu Hego Euskal Herrian 2016. urtean.

Wikipediako editoreen %13 da emakumezkoa

Edonor izan daiteke eduki sortzaile, baina generoen arteko arrakala birsortuz oso gutxi dira Wikipedia elikatzen ari diren emakumeak. Madrilen taldea sortu da norabideari buelta emateko asmoz.

Xabier Saldiasek Whatsappean funtziona dezake (eta badakizu)

Zaila bazirudien ere, Whatsappak eta gisako aplikazio mugikorrek are gehiago azkartu dute edukiak kontsumitzeko modua. Kode bisualean funtzionatzen dugu, begi kolpe bakarrean uler daitezkeen irudiak nahi ditugu. Inondik ere, testuinguru paregabea da eduki biralentzat. Baina sortu al daitezke halakoak euskaraz, hain komunitate txikia izanik? Zein funtzio betetzen dute #euskalGIF moduko ekimenek? Antzeko galderen bueltan jarri ditugu sareko katramiletan aritu ohi diren hiru lagun: Joxe Rojas, Ana Malagon eta Galder Gonzalez. 

Zenbait burutazio Bizardunak-Esne Beltza aferaz

Ez neukan gaiaz idazteko batere asmorik, baina ikusten ari naiz joan den astean Bizardunak taldeak Esne Beltzaren azken singleaz publikatu duen Facebookeko post bat dela eta animoak ez direla hoztu oraindik.

.eus munduko domeinu berri onenen artean

2014an sareratu ziren eta martxan dauden 783 domeinu berrietatik 4. postuan dago. Argia.eus 12. da “konfiantza-fluxu” onena duten webguneen artean.

Baiona.eus, Araba.eus, Iruñea.eus eta Nafarroa.eus martxan daude

Urrian aktibatu dira Baiona.eus, Araba.eus, Iruñea.eus eta Nafarroa.eus domeinu-izenak eta erakunde publikoek kudeatzen dituzten beste-hainbat domeinu-izen. Horrela, orain arte Gipuzkoa eta Bizkaiaren nagusitasuna hautsi eta herrialde guztietako erakundeen presentzia orekatu...

Bi abiadurako internet ezartzeko zirrikitua ireki du Europako Parlamentuak

Interneteko neutraltasunak abiadura berdina ziurtatzen du kontuan izan gabe hartzailea, igorlea edota bidalitako informazioa. Parlamentua bi urtez aritu da internet eta roamingaren inguruko testua lantzen, eta emaitzak interneteko neutraltasuna kolokan jarri dezake.

#Datraolat tresnarekin traolak eta erabiltzaile-izenak naturalago

Firefox eta Chrome nabigatzaileetarako argitaratu dugun #datraolat gehigarriak traola eta erabiltzaile-izenei kasu marka eta postposizioak modu naturalagoan gehitzeko aukera ematen du.

Orotariko euskaldunak lotu ditu sareko mintzapraktikak

Bi pertsona, bakoitza bere ordenagailuaren aurrean, ez dute elkar ezagutzen eta kosta egiten zaie elkarrizketa luze bat mantentzea. Euskara dute lotura, batek praktikatzea eta besteak ikasten ari denari laguntzea. Munduaren alde banatan daude baina Mintzanet proiektuak ezagutarazi eta batu ditu. Hurrengo astean berriro “elkartuko” dira, konfiantza gehiagorekin hartaz eta honetaz mintzapraktika egiteko.

Netflix iritsi da! Zalantzak argitzeko gida azkarra

Bihar iritsiko da Netflix Hego Euskal Herrira –Iparraldeko erabiltzaileek  iaztik dute baliatzeko aukera–. Streaming bidez, telesailak eta filmak eskaintzen dituen zerbitzua da.

Mundua Inperioaren arabera: WikiLeaksek erakutsi diguna

Plazaratu berri da The WikiLeaks Files: The World According to the Us Empire liburua (WikiLeaks artxiboak: Mundua AEBen inperioaren arabera). Bertan alor ezberdinetako adituek analizatu dituzte Cablegate izeneko datu sailak, AEBetako Atzerri Ministerioaren komunikazio sekretuak 2010eko azaroan WikiLeaksek argitaratuak.

Euskal hedabideen Interneteko audientzia %60 igo da azken bi urteotan

Euskal hedabide ez publikoetako Interneteko audientzia gora doa etengabe eta %60 igo da azken bi urteotan Hekimen elkarteak jakinarazi duenez.

Nahieran erabil daitekeen iturria?

Sarean han eta hemen aurkitzen ditugun eduki gehienak, enpresa pribatu erraldoiek kudeatutako plataformetan daude. Euren baldintzapean. Badira beste alternatibak hala ere, EITBren Nahieran plataforma esaterako. Biltegi digital publikoen beharraz mintzatu gara sortzaile duen Iñako Gurrutxagarekin. Oraindik tabua den gaiaz ere hitz egin digu: edukien berrerabilpenaz.

Amazon: lan prekarietatearen abangoardian?

Polemika piztu du joan den asteburuan Amazoni buruz The New York Times egunkari estatubatuarrean argitaratutako artikuluak. Korporazioaren langileekiko enpatia falta eta lan baldintza kaxkarren inguruan hitz egiten du.

Wikileaksen hurrengo jomuga: TTIP

Europar Batasunaren eta AEBren arteko ezkutuko akordio ekonomikoa herritarren esku utzi nahi du Wikileaks taldeak. 100.000 euroko diru-saria eman nahi diote TTIPen dokumentuak eskuratzen dituenari. Dirutza hori biltzeko crowdfundinga abiatu dute.

Washingtongo enbaxadatik harago: lau gako Kuba-AEB harremanen egoera ulertzeko

Astelehenean Kubako enbaxada berria zabaldu dute Washingtonen. 1959ko Kubako iraultzatik, irlak ez zeukan bulego diplomatikorik AEBetan.

Dilma Rousseff Brasilgo presidentea ere zelatatu dute AEBek

AEBetako NSA Segurtasun Agentziak Dilma Rousseff Brasilgo presidenteari eta bere gobernuko  kideen beste 29 telefonotan egindako entzuketen berri eman du Wikileaksek, joan den larunbatean filtratutako dokumentuan.

Ernaiko kideak eta Topatuko Iraitz Salegi absolbitu ditu Auzitegi Nazionalak

Topatu.info-ko kazetari Iraitz Salegi eta Ernai gazte antolakundeko kide diren Maialen Etxeberria, Irati Sienra, Garazi Mugertza, Mikel Moreno, Aitor Anda, Gotzon Elizburu eta Mikel Button libre utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak, auzipetuek ARGIAri jakinarazi diotenez.

Wikileaksek filtratu du Frantziako azken hiru presidenteak ere zelatatu dituztela AEBek

Jacques Chirac, Nicolas Sarkozy eta François Hollande zelatapean. AEBetako inteligentzia zerbitzuek Frantziako azken hiru presidenteak zelatatu dituzte Wikileaksek lortu eta Libération eta Mediapart hedabideek asteazkenean argitaratutako informazioaren arabera.

Amazon eta enparauentzat beste lehiakide bat: Google

Aste gutxi barru, Googlen bilaketak egitean, “erosi” botoia ikusiko dugu. Orain arte Amazon, e-Bay eta antzeko atariek eduki dute lidergoa salmenten alorrean, baina laster Google izango dute lehiakide gogor. Oraingoz “erosi” botoia ez zaio erantsiko bilaketa baten...

Ernaiko zazpi kideren eta Iraitz Salegi kazetariaren aurkako epaiketa bertan behera

Ekainaren 11n itzuli beharko dute Espainiako Auzitegi Nazionalera Ernaiko zazpi kide eta Topatu-ko kazetari Iraitz Salegik. Ostegunean hasi epaiketa Madrilen, baina hau eten egin dute gazteek, harresia irudikatuz eta aurreko operazioan atxilotutako zazpi gazteen aurpegiekin kamisetak erakutsiz. Bertan behera geratu da.

Libiatik datozen itsasontziak hondoratzea aztertu du EBk Wikileaksek filtratu duenez

Europar Batasunak Libiatik pertsonekin datozen itsasontziak hondoratzea aztertu du Wikileaks plataformak azaleratu duen dokumentu sekretu baten arabera. Portuetatik atera aurretik barkuak erasotzea da 28 herrialdetako militar buruek proposatutakoa.

#M24: gehien bertxiotutako euskarazko 24 mezuak

Oihana Bartrak igandean 21:35ean idatzi zuen txioa zabaldu da gehien, #m24 edota #m24hauteskundeak traolekin txiokatutako euskarazko mezuen artean, ostiraletik astelehenera bitartean. Iametza Interaktiboak garatu du eragina neurtzeko tresna.
Multimedia

2015-03-12  |  Internet

Puntueus domeinua

Interneteko domeinu bat zer den, puntueus zer den, zertarako eta norentzat sortu den, eta hainbat datu azaldu zituen Josu Waliñok Zumaian emandako hitzaldian.

2014-06-27  |  Internet

Revolution OS

Software librearen eta Linux sistema eragilearen jaiotzaren eta hazkundearen inguruko dokumental bat, J. T. S. Moore-k egina. Interneteko lehen urteak ere hartzen ditu, baina 2001ekoa izanik, kontuan hartu behar da Google-ren eta lainoko zerbitzuen gorakada izugarria ez dela agertzen, beraz....

2014-06-11  |  Internet

Software, hardware eta eduki libreak (Beñat Irasuegi eta Gorka Julio)

Beñat Irasuegi eta Gorka Julio Talaios kooperatibako lankideei Tabakalerak egindako elkarrizketa. (2014-05-30)

2014-04-10  |  Internet

Zergatik behar du munduak WikiLeaks?

Polemika handia sortu du sekretupeko dokumentu eta bideo ofizialak sareratzen dituen Wikileaks proiektuak. Julian Assange bere sortzaileak AEBetako agintariek atzean ditu. Wikileaksen funtzionamenduaz eta lorpenez aritu da hitzaldian.

2013-11-27  |  Internet

Sarea bezalako kontrolpeko espazio batetik territorio propioak sortu

Gazteen artean euskal nortasunaren eraikuntza sare sozialetan nola ematen den aztertu du Koldo Diaz Bizkarguenagak bere tesian. Azterketa lan luzearen ostean, sarean muga geografikorik ez dagoen arren, bestelako mugak badirela ondorioztatu du eta elkarrizketa honetan ematen dizkigu xehetasunak.

2013-11-05  |  Internet

Itzali telebista eta erdu sarera

Argiako multimedia arduradun Axier Lopezek Euskarabildua jardunaldietan emandako hitzaldia XX. mendeko kultura porrotik handiena: telebista. Itzali eta erdu sarera" izenburupean

2013-07-05  |  Internet

The Arlotes 10. atala - 40 minutu

10. atala eta, oraingoz, azkena. Bego atxilotu zuten eta taldekoek lehen bisita egingo diote espetxera, Murtziara: Miranda, Boceguillas, gau osoan bidaia... 40 minuturako! Musika: Fat Fish, "España huele a culo" Georges Moustaky "Le marche de Sacco y...

2013-06-20  |  Internet

The Arlotes 9. atala - Oso latza izan da

Bego guardia zibilak atxilotu du, inkomunikatu eta torturatuko dute egu horiek hainbat begitatik ikusiko ditugu: Bego, bere lagunak, hedabideak, poliziak, protestaldiak... Musika: Vomito, "Las fuerzas de seguridad" NIna Simone, "Ain't Got No, I Got...

2013-06-14  |  Internet

Film hau lapurtu II

Steal This Film dokumentalaren bigarren zati honek ikus-entzunezko materialen trukeaz, Interneten izaeraz eta eduki libreen eta copyrightaren arteko borrokaz hitz egiten du. Euskarazko azpitituluak: Azpitituluak.com

2013-06-07  |  Internet

The Arlotes - 8. atala - Heriotzaz maiteminduta

Harry eta Goiz tabernan daude, Iñi iristen denean, ohartzen da tabernan Txerra dagoela, R.I.P. taldeko bateriajole ohia. Hizketan hasi eta berehala elkarrekin entsaiatzera joango dira "Heriotzaz maiteminduta" ("Enamorado de la muerte") elkarrekin jotzeko. Musika:...

2013-05-24  |  Internet

Film hau lapurtu I

Fitxategiak elkar-trukatzeko P2P sareei buruzko dokumentala. Komunikabide ofizialetan sistema hauei buruz ematen den ikuspegi okerra zuzentzeko asmoz, sare hauen egileak dira filmaren protagonista eta ekoizle. [2006 - 32 min] Jatorrizko izena: Steal this film I Azpitituluak: Xabier...

2013-05-24  |  Internet

The Arlotes - 7. atala - Mila gorri!

Harry eta Iñi "Baga" tb-n Berlingo harrotasun eguna ikusten ari direlarik, apostua egitea otu zaie: gustoko lagun batekin ligatzen saiatzea. Nork irabaziko ote du? Musika: Oskorri, "Intsumisioa" Piperrak, "Gora Sartaguda" Doctor Deseo,...

2013-05-10  |  Internet

The Arlotes (6. atala) - Kontrolpean

The Arlotes beren lehen kontzertua ematera doaz Altsasuko gaztetxean. Iristea, ordea, ez da hain erraza izango. Musika: Queen, "Bohemian rapsody" eta  La mexikana klandestina, "Mundu ederrenean"

2013-05-09  |  Internet

Izan sortzaile! (Creative Commons)

Creative Commons legislazio eta teknologia berriak erabiliz sormenezko lanak partekatzeko oztopo legalak murriztea helburu duen irabazteko asmorik gabeko erakundea da. Zergatik sortu zen eta zertarako balio duen azaltzen du 6 minutuko bideo honek.  Azpitituluak: azpitituluak.com

2013-04-26  |  Internet

The Arlotes (5. atala) - Hormona femeninoak, hormona maskulinoak

BAGA telebistako "Legardagutxiko errotaria" telesaioa ezagutuko dugu, munduko luzeena... 40 urtetik gora emititzen!. Bestalde, Harryk Iñi gaya dela jakin duenetik, sexualitatea besterik ez du buruan, marraskiloek bezala denok baitauzkagu emea eta arra barruan... Harryk emeak,...

2013-04-12  |  Internet

The Arlotes (4. atala) - Entenitzen?

Harryk amets arraroa egin du lokuluxkan; gero kalean dabilelarik, jendea ari du, eta gainera tabernan 'kokoteko' tipo itsaskor bat dago, Iñiren laguna... Zer behar du mutil heterosexual arrunt batek bere laguna gaya dela konturatzeko? Informazio gehiago: TheArlotes.net

2013-04-04  |  Internet

The Arlotes (3. atala) - Eutsi!

Osteguna da eta Harry eta gainerako arloteek ikasle pisuan daukate festatxo bat eta ondoren parranda. Iñi eta Harryk ikusten dute Baga telebistan 'Iluna'-k eginiko 'goizegi' saioko erreportai bat, euskal gizakien ligatzeko ohituren gainekoa, eta Harry saiatuko da...

2013-03-15  |  Internet

The Arlotes (2. atala) - Amanda

Taldekoak geratu dira 'The Arlotes' tabernan entsaioa egiteko, Goizek kontatzen die lanean oso puteatua dagoela, besteak beste enkargau nazkagarri bat duelako. Bestalde Harry iristen denean talde berri baten maketa bat darama entzuteko... Atal honetan Bakterius tabernaria ezagutuko dugu...

2013-02-28  |  Internet

The Arlotes (1. atala) - Bazen behin...

'The Arlotes marrrazki bizidunen lehen atala. Ostegun gaua da eta Harry prestatzen ari da kalera irteteko, Iñi, bere fakultateko lagunarekin geratu da tabernan, beste bi neska ezagutzeko (Bego eta Goiz) eta 4ek musika talde bat osatzeko. Musika: Kontrairo: Titiriteroak,...

2012-10-29  |  Internet

Internet bidez euskaldunen nahiak asetzeko SEOak duen garrantzia

Egoitz Goikoetxeak emandako hitzaldia SEOaren inguruan. El Correo egunkariko webgunean dihardu lanean, eta hitzaldi honetan defendatzen du Googlen pentsatuz programatu behar ditugula euskaldunok ere gure webguneak. Iametza Interaktiboa enpresak, Argia aldizkariak eta Ametzagaiña...

2012-10-25  |  Internet

Txikitasunetik sareari begira: ARGIA

Lander Arbelaitz ARGIAko kazetariak eta webguneko arduradunak emandako hitzaldia. Bertan hizkuntza gutxiagotuok Internetek ematen dituen tresnak baliatu behar ditugula defendatzen du, eta horretarako, Argian egindako lana azaldu zuen. Iametza Interaktiboak, Argia aldizkariak eta...

2012-06-25  |  Internet

Kontuz sareko burbuila filtratzaileekin

Web-eko enpresak bere zerbitzuak gure gustu pertsonaletara egokitzen diarduten bitartean (albiste eta bilaketa emaitzak barne), ondorio arriskutsu batekin aurkitzen gara: iragazki burbuila baten arrapatuak gaude eta hark eragozten digu munduaz dugun ikuspegia zalantzan jarri ala gaindi dezaken...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys