Herritarrok kalera irten gara behin eta berriro Palestinarekin elkartasuna adierazteko. Herriaren nahia argi utzi dugu. Hala ere, instituzioek gor eta tinko jarraitzen dute sionismoari arnasa ematen. Palestinar herriak sufritzen duen genozidioaren inguruko berriak (zaharregiak diren berriak), etsipenaz eta inpotentziaz beteta entzuten ditugu.
Hitzaldi, manifa eta ekintza guztietan galdera bera botatzen da: “herritarrok zer egin dezakegu?”. Galdera honek daukan izaera bihozberak... [+]
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
InternazionalismoaEuropako, Ekialde Hurbileko eta Abya Yalako askapen borroken ezagutza euskal herriratzea izango da brigadisten lana. Askapenak azpimarratu du elkartasun internazionalista herrien arteko "ezinbesteko tresna" dela eta munduko beste herri langileei babesa eta elkartasuna... [+]
“NATO buru duen azken ofentsiba inperialistari aurre egiteko eta Euskal Herri antiinperialistaren aktibazioa aldarrikatzeko” antolatu dute deialdia Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Aurkako Herri Plataformak eta Bardea Orain taldeek. Martxoaren 11n egingo... [+]
Euskal herritar batek hilabete eta erdi eman du Kurdistanen, bai Rojavan zein Basurren. Hau da, Siriako Estatuaren barruan eta Irakeko Estatuaren barruan dauden eremu autonomoetan. Han herri kurduak bizi duen egunerokoa gertutik ezagutu du: ekonomia berria eraikitzeko... [+]
Uztailaren 19an hamar urte bete dira Rojavako iraultza hasi zenetik Siria ipar-ekialdean. Hamar urtez Konfederalismo Demokratikoaren sistema garatzeko lanetan dabil Kurdistango Askapen Mugimendua: egitura komunalak sortzen, Estatu Islamikoaren kontra borrokan eta Turkiaren... [+]
Urtzi Iriarte (Gasteiz, 1995) Askapenako kidea da. Bi urteko geldialdiaren ondoren, berriz ere udan nazioartera bidaltzeko brigadak antolatzen ari dira, beste herrialdeetako esperientziak ezagutu eta Euskal Herrira bueltan ekartzeko.
Sabino Arana saria jaso zuen urtarrilean Amaiurko Gaztelu Elkarteak. Herriko zinpeko alkate eta elkarteko kide Isabel Alemanek jaso zuen garaikurra. 1982an, gazteluak ageri duen monumentua jaso zutenean, hantxe zen Isabel, jakile eta lekuko zuzen.
Internazionalismoak "herrion askapen nazional eta sozialean" daukan garrantzia mahai gainean jartzeko eta udagorritzen daramaten urteek "etenik izan ez dezaten", bueltan dira brigadak bi urteren ostean, 35 urte udagorritzen! lelopean.