Mekauen konpartsaren kontrako salaketa jarriko du COVITEk, kale bati Pakito Arriaran izena jartzeagatik

Bilboko festetan, Mekauen Egunean, hainbat kaletako plakak estali zituzten borroka internazionalistan jardun izan diren pertsonen izenekin, tartean ETAko kide izandako Arriaranena.

Harresirik Gabe egitasmoa: Lampedusa ezagutzetik, Europa eraldatzera

Abuztuaren 22an Errenteria-Oreretako Mikelazulo elkarteko 14 lagun Lampedusa uhartera joango dira. Bidaiaren helburua irlako egoera zuzenean ezagutzea da, elkartasun loturak indartzearekin batera.

Txiletik kanporatu duten Iban Gartziaren bizipenak bideo batean

Uztailaren 21ean atxilotu zuen Gartzia Txileko Estatuko Poliziak. Bere aurka kanporatze agindua zegoela argudiatuta hurrengo egunean bidali zuten Espainiako Estatura. Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistak bideo batean bildu du Gartziak egun hartan bizitakoa.

"Ez gara errefuxiatuak salbatzera joan, salaketa egitera baizik"

Arabako 28 lagun egon berri dira Grezian, bertako errefuxiatuen egoera ezagutu eta konponbideak aldarrikatzeko. Espero zutena baino "egoera gogorragoa" aurkitu dute.

Iban Gartzia irundarra atxilotu eta Txiletik kanporatu dute

Atzo arratsaldean atxilotu zuten, Txileko Estatuko Maputxe herriko komunitate batean zegoen euskal militantea. Ostegunero bezala, Maputxe herriaren historia ezagutzeko, eta Maputxeen Mapudungun hizkuntza ezagutzeko, unibertsitateko klasera zihoan militante irundarra. Momentu horretan, unibertsitatean, txiletar polizia agertu, atxilotu eta bere kontra kanporatze agindua zegoela esan zion.

"Izan gaitezen justuak, izan gaitezen BDZ"

Israeli boikot egiteko eskubidearen alde nazioartean hedatu den kanpainari gurean bultzada emateko asmoz Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundeak bideo pedagogikoa sareratu du. Emaitza dozenaka milaka lagunek ikusi dute jada.

Kobanegaz senidetuko da Durango

Michel Allison Kurdistango kongresuko emakumeen ordezkariari harrera egin diote Durangoko udaletxean, eta Kobane hiri kurdua Durangogaz senidetzeko lehen pausoa izan da. Duela pare bat hilabete, Durangaldeko zazpi lagun Kurdistanen egon ziren, eta hortik dator ekimena. Emakume kurduen borrokagaz lotuta, herri ahizpak izango dira anaiak beharrean. Bonbardatuak ere badiren Elorrio, Otxandio eta Gernikako herriek babesa erakutsi diote ekimenari.

Internazionalismoa eta errefuxiatuen krisia

Europan, geure historian izan den errefuxiatu krisi handienari aurre egiten ari gara: 2015ean, Eustaten datuen arabera, Europan milioi bat pertsona baino gehiagok eskatu zuten asiloa, hauetatik gehienak Siria, Afganistan eta Iraketik etorriak. Oxfamen datuen arabera, ia 10.000 pertsona hil dira mediterraneo itsasoa gurutzatu nahian.

Armagintza negozioaren ondorioak salatuko dituzte bizikleta martxa baten bidez

Euskal erakunde publikoek armagintza bultzatzeko gero eta diru gehiago bideratzea salatuko du, besteak beste, apirilaren 2an Bilbo eta Getxo lotuko dituen bizikleta martxak. Kakitzat, KEM-MOC, Askapena, Eguzki, Komite Internazionalistak eta Ekologistak Martxan taldeek antolatu dute protesta.

Bai, NATO, ongi ezagutzen zaitut

"Ez, ez nuen 1986ko martxoaren 12 hartan bozkatzerik izan, baina badakit Hego Euskal Herriko 931.367 gizon-emakumek, boto emaileen %62 NATOren parte izateari ezezkoa eman ziotela."

Hiru aldiz errebelde, hiru aldiz internazionalista

Norberaren identitatea ezbaian jartzeko marroia proposatzearekin batera, erantzunak sortzen ari diren emakume horiei. Inposatutako mugez harago, gorputzarenak zein geografikoak.

"Herri asko desagertu dira mundutik eta Euskal Herria ere desagertu daiteke"

Sakanako Arruazu herriko artzaina. Askapenako kide izateagatik atxilotu zuten eta bost urteko jazarpen eta sufrikarioaren ondoren absoluzioa iritsi berri zaio berari eta auzipetutako beste lau ekintzaileei. Militantzia politikotik, artzaintzatik eta euskaratik munduari egin nahi dion ekarpenaz aritu gara.

Garaipen politikoa

[]
Dagoeneko 3 aste joan dira, geu "erakunde terroristari laguntzeko" delitutik absolbitu eta, Askapena erakunde internazionalistari ilegalizazioaren zama kendu zion epaiaren berri izan genuenetik. Hiru aste hauek garaipen zaporedun absoluzioaren ospakizunetan joan zaizkigu.

Israelgo enbaxadoreari protesta artean egin diote harrera Eusko Legebiltzarrean

Israelgo enbaxadore Daniel Kutnerren bisita izan du eguerdian Eusko Legebiltzarrak. Segurtasun eta protesta ugarien artean, Parlamentuko atzeko atetik sartu behar izan da Espainiako erresuman entitate sionistak duen ordezkaria.

"Absoluzioa garaipen politikoa da"

Espainiako Auzitegi Nazionalak Askapenako bost auzipetuak absolbitu ditu. Hauek ziren auzipetuak: Gabi Basañez, Unai Vazquez, David Soto, Walter Wendelin eta Aritz Ganboa. Epaiketan ez dute frogarik aurkitu Askapenaren eta bost kide hauen jarduna ETArekin lotzeko.

Askapenako auzipetuek elkartasuna konpromiso bihurtzera deitu dute

Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaiaren zain dauden Askapenako bost auzipetuek urtarrilaren 30ean Iruñera joateko deia luzatu dute. #PrestatuMotxila traolaren bidez emango dute ekimenaren berri.

Brigadak aurkeztu ditu Askapenak, ilegalizazioaren mamua gainean duela

2016ko brigadetan parte hartzeko epea ireki du Askapena erakunde internazionalistak. Auzitegi Nazionalak aurki emango du Askapena legez kanpo uzteari eta bere bost kideri buruzko epaia, baina erakundeak ez du bere jarduna eten nahi izan.

"Epaitegi barruan sorpresa gutxi izan ditugu Madrilen baina kanpoan bai, eta onak"

Askapenako kideak defendatu ditu Madrilen eta bertan bizitakoaren nondik norakoak kontatu dizkigu Eukene Jauregik.

Mehdi Ben Barka hau ez zen hain samurra desagerrarazten

Mende erdi igaro den arren, Secret d’Etat izaten segitzen du Parisen bezala Rabaten Mehdi Ben Barka politikari iraultzailearen hilketak. Habanan 1966ko urtarrilean egitekoa zen Tricontinental biltzarra prestatzen ari zela desagerrarazi zuten. Kubatik Vietnamera, Aljeria eta Sirian barrena, internazionalismo berri bat antolatzen ari zen.

Auzipetu politikoekiko elkartasuna Madrileraino heldu da

Euskal Herritik eta Espainiar estatutik joandako ehunka pertsonek hartu dute parte zapatuan Madrilen egindako manifestazioan. “Euskal Herriaren aurkako auzi politikoak” salatu zituzten, eta Askapenako bost auzipetuei elkartasuna adierazi zieten.

Internazionalismoa lantzeagatik 6 urteko kartzela arriskua?

Espainiako Auzitegi Nazionalean 5 lagunen aurkako epaiketa hasi da. 6 urteko kartzela eskatzen dute beren aurka. 30 urteko ibilbidea duen Askapena mugimendua ilegalizatzeko eskatu du fiskaltzak, baita Bilboko jai herrikoietan internazionalismoa lantzen duen Askapeña legez kanpo uzteko, produktuak inportatzen aritzen ziren Elkar Truke eta Herriak Aske elkarteak ere disolbatzeko.
PP

Nork begiratzen du bestaldera orain?

Arantza Quirogaren hitzak ez ziren oharkabean pasatu urriaren 2an Eusko Legebiltzarrean EH Bildurekin ere akordioetara heldu behar zela iragarri zuenean. Hizkuntza eta proposamen berriak zer ekarriko zuten ikusmin handia zabaldu zen eta Quirogak ez zuen huts egin: Askatasun eta Bizikidetza Lan...

“Askapenak internazionalismoa ulertzeko duen modua zigortu nahi dute”

Astelehenean hasiko da Askapena erakunde internazionalistaren aurkako epaiketa. Walter Wendelin, Aritz Ganboa, Unai Vazquez, David Soto eta Gabi Basañez Askapenako kideentzat seina urteko espetxe zigorra eskatu du fiskaltzak, bata Askapenaren legez kanporatzea ere. Unai Vazquez auzipetuak eman dizkigu Askapenaren aurkako prozesuari buruzko xehetasunak.

Herri epaiketak espainiar Estatua erruduntzat jo du

Askapenako bost kideen aurkako epaiketarako aste baten faltan, atzo Iruñean Herriak Libre plataformak herri epaiketa egin zion espainiar Estatuari. Zigor epaia:herrien zapaltzaile eta estatu inperialista izatearen errudun.

"Herriak zapaltzea" egotzita errudun jo dute Espainiako Estatua milaka lagunek

Milaka pertsonak Askapenako auzipetuei elkartasuna adierazi diete "Herriak libre" lemapean Iruñean deitutako mobilizazioan. Datorren astean bost kideren aurkako epaiketa hasiko da. Mobilizazioa Espainiako estatuaren aurkako epaiketa herrikoia izan da eta "herriak zapaltzeagatik" errudun dela ebatzi dute.

Hassanna Aalia errefuxiatu sahararra atxilotu eta espedientea zabaldu diote

Hassanna Aalia kazetari sahararra Burgosen tren batean zihoala atzeman du Espainiako poliziak eta hainbat orduz atxilotua egon ondoren zigor espedientea zabaldu diote.

Saharatik kanporatu dituzte Askapenako beste bi brigadista

Astebeteko epean Marokoko gobernuak zazpi euskal herritar bota ditu Mendebaldeko Saharako lurretatik. Askapena erakunde internazionalistak kanporaketa berria salatu du. 

Askapenaren Saharako brigadistak kanporatu ditu Marokok beste behin

El Aaiunneko etxe batean zeuden brigadako kideak Marokoko polizia hara sartu denean. Etxetik beren borondatearen kontra atera, kontrol batera eraman eta taxi batean sartu dituzte kanporatuak izateko. 

"Kurduak dira Estatu Islamikoaren aurka borrokatzen duten bakarrak"

Askapenak Kurdistanera antolatu duen brigada Euskal Herrira itzuli da. Ane Belategi eta Irati Tobar brigadakideak beren esperientziei buruz mintzatu dira Info7 irratian.

Askapena epaitzearen aurka Espainiako Estatuaren kontrako 'herri epaiketa'

Askapena erakunde internazionalistaren aurkako epaiketa salatzeko Herriak Libre dinamika aurkeztu dute larunbatean. “Espainiako Estatu inperialista” epaituko dutela adierazi dute ehunka pertsonak Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan, zapi palestinar laranjak soinean.
Multimedia

2016-07-26  |  Internazionalismoa

Lurrik Gabeko Mugimenduaren Belo Horizonte festibala

2016ko Askapena talde internazionalistaren brigadetako bat Brasilgo MST mugimendua ezagutzera joan da. Urtero MSTk antolatzen den Belo Horizonte (Ostertz Ederra) jaialdiaren berri bertatik bertara eman dute brigadistek, erritmoa galdu gabe.

2016-07-11  |  Internazionalismoa

"5.000 urteko logika patriarkala apurtzen saiatzen ari gara emakume kurduok"

Michelle Allison militante kurdua Gasteizen izan zen uztailaren 5ean. Kurdistango orainaz eta etorkizunaz, iraultzako emakumeen paperaz eta mugimendu feministaren erronkez hitz egin zuen.

2016-07-08  |  Internazionalismoa

Mezuak Mendebaldeko Saharatik

Juan Karlos Izagirrek Donostiako alkate zenean Mendebaldeko Saharara egindako bidaia batean jasotako lekukotzekin Berriako Mundua saileko arduradun Kristina Berasain Tristanek egindako dokumentala.

2016-02-09  |  Internazionalismoa

"Internazionalismo berria ezinbestekoa da kapitalismo globalari aurre egiteko"

Angela Davis ekintzaile afroamerikarraren solasaldia Bilboko Guggenheim museoan. Maider Eizmendi 7k aldizkariko zuzendari berriak, David Fernandez kazetariak eta Laura Mintegi idazleak egin dizkiote galderak. Zuzeneko itzulpena Maria Colerak egin zuen. Oharra: (Bideo osoa euskaraz da, David...

2015-10-13  |  Internazionalismoa

Eta nor zara zu inor epaitzeko?

Kultur eremuko hainbat kidek –Amparo Lasheras, Iñaki Ortiz de Villalba (Betagarri), Garazi Arrula, Unai Gaztelumendi, Beñat Gaztelumendi, Oihana Bartra, Uxue Alberdi, GOSE, ZeEsatek eta Oliba Gorriak musika taldeetako kideak– Espainiako estatuaren aurkako epaiketa deialdia...

2015-06-18  |  Internazionalismoa

Desobedientzia eta herri harresiak: potentzialak eta mugak

Hizlariak: David Soto (18/98 eta Askapena talde internazionalistako kasuetan auzipetua) eta Axier Lopez (Argiako kazetaria). Eleak Mugimenduko kide Txerra Bolinaga moderatzaile lanetan aritu zen. (2015-03-07).

2015-02-13  |  Internazionalismoa

Saharako gazteak jomugan

Hassanna Aalia gazte sahararrari asilo politikoa ukatu dio Espainiak. Gdem Izik duintasunaren kanpamenduan parte hartzeagatik bizi osoko espetxe zigorrera kondenatu zuen Marokoko epaitegi militar batek. Espainiako Gobernuak babesa ukatu dio eta Marokora deportatu dezakete.

2015-01-26  |  Internazionalismoa

Munduari begirada internazionalismotik

Askapenako Julen Zulaikak Zarauzko Putzuzulo gaztetxean emandako hitzaldia (2015-01-15).

2014-12-02  |  Internazionalismoa

Hamaika hizkuntza, borroka bakarra

Askapena erakunde internazionalistak eta EHE eragile euskaltzaleak Euskararen Nazioarteko Egunerako (ENE) bideoa egin dute auzolanean. Herrialde Katalanetatik, Maputxe Herritik, Aragoitik, Korsikatik, Bolibiatik, Irlandatik eta Japoniatik iritsitako mezuekin osatu duten ikus-entzunezkoa. Munduko...

2014-06-03  |  Internazionalismoa

Euskal Herria Arraundeguorl egun internazionalista

Euskal Herria Arraundeguorl egun internazionalista antolatu zuten larunbatean (Ernai eta Askapena antolakundeek. Eguna bost minutuko bideo honetan laburbildu du Aiaraldea.com-ek.

2014-02-19  |  Internazionalismoa

Askapenaren brigada internazionalistak

Herrien arteko elkartasuna ardatz, Askapenak hainbat herrialdetara brigadan joateko aukera jarri du aurten ere, Palestina, Mendebaldeko Sahara, Bolivia, Gaztela eta Katalunia besteak beste. Esperientzia hau bizi izan duten hiru gaztek, lehen pertsonan kontatu digute zer den brigada batean...

2011-11-11  |  Internazionalismoa

Brad, beste gau bat barrikadetan

Brad Will, dokumentalgile independiente, militante anarkista eta Indymedia, komunikabide independienteen mundu mailako sareko kidea izan zen. Willek 36 urte zituen, dokumentalgile, kazetari eta argazkilari lez egiten zuen lan New York, Bolivia eta Brasilgo Indymediarentzat. Mexikoko Oaxaka...

2011-10-14  |  Internazionalismoa

Internazionalak Palestinan

Kontrol militarren gineak okupatu, indusmakinak geldiarazi, militarren atzetik joan hirian etxeak okupatzen dituztenean, palestinarren eta armadaren arteko liskarretan tartean jarri babesik gabe.. Nazioarteko Elkartasun Mugimenduaren ekintzaileak Palestinako biztanleekin bat egiten dute munduko...

2010-12-29  |  Internazionalismoa

Biladi, gure lurretik elkartasunez

Biladi Hadi -Biladi-k nire lurra edo nire herria esan nahi du arabieraz-, musikari, pailazo, idazle, kazetari eta kultur munduko beste zenbait eragilez osaturiko brigada kulturala izan da. Hain zuzen ere, arlo horietan guztietan Palestinari elkartasuna adierazteko asmoz jaiotako proiektua da.

2010-06-03  |  Internazionalismoa

Independentziaren aldarria Bruselan

Nazioarteko 50 gazte eragilek bultzatuta Euskal Herriaren independentzia eta euskal gazteriaren eskubideen defentsa aldarrikatzeko ehunka gazte bildu zituen GazteHerria ekimenak Bruselan (Belgika). Europar Batasuneko hiriburuan egindako manifestaldi honek gazte independentisten bilgune berriaren...

2008-11-13  |  Internazionalismoa

Theodulos Francos, brigadista baionarra

1936ko Gerran, milaka lagun elkartu ziren Nazioarteko Brigadetan Espainiako Errepublikaren alde borrokatzeko. Baionako Theodulo Francosek ez zuen zalantzarik izan gerrak Bartzelonan harrapatu zuenean: "La Commune de Paris deituriko batailoi antzekoa osatu genuen eta hor aritu ginen"....
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys