Erresilientzia, egunerokotasuna, sena, autonomia, nekea, ausardia, bereizketa, estresa, irakaspena, indarra, gorputza, erabakiak, bizitza sozialaren disfuntzioa, esku zimurtuak, laztantzen duten eskuak, hezten duten eskuak, babesten duten eskuak. Minez erditu behar al gara? Bakardadea, pazientzia, abortua. Ez gara ikusezinak. Ez gara ikusezinak. Ez gara ikusezinak". Hori dena eta gehiago entzuten da Iruñeko Ziudadelako Labea erakusketa aretoko etenik gabeko audioan.