Historia > Industrializazioa

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

1967ko irailaren 9an grebari ekin zion emakume talde batek Hernaniko lantegian, soldata jaitsi zietelako eta baldintza duinak eskatuz. Garesti ordainduko zuten.

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Industrializazioa
Sakonean
130 urteko historia gorabeheratsua

Euskal anarkismoaren mugimendua aurrera atera zuten pertsonaiak eta eztabaidak aztertu ditu Juantxo Estebaranzek bere azken liburuan: Breve historia del anarquismo vasco (Txertoa 2011). Historia horren errepasoa egin dugu, egilearen beraren laguntzarekin.


2011-07-17 | Josu Chueca
Sindikatu abertzalearen metamorfosia

1911ko uztailean sortu zen Solidaridad de Obreros Vascos, egun Euskal Langileen Alkartasuna (ELA) izenarekin ezagutzen dena. Sabino Aranaren ideien altzoan sortutako sindikatuak klase sozialen arteko elkarrizketa predikatzen zuen eta sozialismoa deitoratu. Aldiz, orain, langile borrokaren abangoardian dabil eta ideia ezkertiarrak bere egin ditu. Zer gertatu da ehun urteotan sindikatu abertzalearen baitan?


2008-07-09
Norteko Trenbidearen azken habeak liburu berri batean

Beasaindik Otzaurteraino doan trenbidearen eraikuntza eta historia aztertu dute Pello Joxe Aranburu eta Luis Mari Intzak. Liburua ikerlan zabalago baten bigarren zatia da eta hilaren 17an aurkeztuko dute Zegaman. Otzaurteko pasabideak buruhauste ugari eman zien XIX. mendeko ingeniariei eta tunel luzeen eraikuntzak sortutako istripu, zailtasun eta istiluak herritarren gogoan geratu dira.


2008-05-04 | Daniel Udalaitz
Meatzarien 1890eko maiatza
Etxebizitza duinaren eta zortzi orduko lanaldiaren aldeko lehenengo greba historikoa 1890ean egin zen Euskal Herrian, Bizkaiko meatzetan. Grebaren erdigunea Trapagarango Zugaztieta auzoa izan zen eta handik Ezkerralde osora hedatu zen. Gobernuak “gerra egoera” deklaratu zuen.

2008-01-13 | Unai Cuevas
Meatzarien ordez, txangozaleak
Zugaztieta, meatzaritzaren erdigune izandako eremuak, itxuraldaketa nabarmena jasan du azken hamarkadetan. XX. mendearen lehen erdialdean meatzarien pikotxek eta antzeko lanabesek lehentasuna bazuten ere, gaur egun mendizale eta ibiltarien amu bihurtu da.

Norteko trenbidetik bi errailen gainean
Hiru japoniar hurbildu ziren Alkizako baserri batera, bi kazetariak ziren, bestea Madrilgo taxilaria -eta itzultzailea, halabeharrez-. Urruzola baserriko bizitza bitxia iruditu zitzaien nonbait, Yes aldizkarian jartzeko perla bat, eta han aritu zen Pello Joxe Aranburu, baserriko semea, japoniarren jakinmina ase nahian. Hamasei urte geroago Pello Joxek Japoniako aldizkari hura ekarri du gurera: Zerutik hurbil dagoen herrixka batean... dio artikuluak japonieraz. Bisita exotiko haren ondoren... [+]

2005-12-18 | Zihara Enbeita
Ihesi: Meatzaldea II. Burdinazko herriak

Bilbotik Meatzalderantz joanez gero, lehenengo Barakaldo herriarekin egingo dugu topo. Merkatalgune erraldoiek edota Bilbao Exhibition Centrek, besteak beste, betetzen dituzte gaur egun bertako lurrak. XIII. mendera arte, berriz, nekazaritzatik bizi ziren barakaldarrak. Trianoko meatzeetatik hurbil eta errekez inguratuta egoteak, burdinera begira jarri zuen bertako ekonomia. Erdi Aroaz geroztik eta XIX. mendearen bigarren erditik aurrera, burdinola zaharrak eraldatzen hasi ziren eta industria... [+]