Piztu Ezazu Argia 970x90

Armagintza "industria zibila" bihur dadila eskatzeko bizikleta martxa antolatu dute

Euskal Herriko Itzuliaren testuingurua baliatzea erabaki dute hainbat talde ekologista, internazionalista eta antimilitaristak 'Gastu Militarra eta Armagintzaren kontrako 8. Bizi Martxa' aurkezteko. Apirilaren 11n, Precicast eta Sener armagintza enpresen egoitzetatik ibilbidea egingo dute.

Berrindustrializazio saiakera Bergaran

Candy-Hoover etxetresna enpresa enblematikoak Bergarako lantegia itxi behar zuela iragarri zuenetik, langile eta erakundeek sekulako ahalegina egiten dihardute jarduera industriala mantendu eta beharrari eusteko.

Hartu txute hau eta ikusiko duzu zerua

Kalean topatu dut nirea baino artritis konplikatua sufritzen duen adiskidea. Almidoi Gabeko Dietaz, propoliaz eta enparauez mintzatuak ginen duela sei hilabete.

Europak bere Armada antolatzea proposatu du Junckerrek

Europako Batzordeko lehendakari Jean-Claude Junckerrek proposatu du Europako armada sortzea, Errusiak garbiago ulertu dezan europarrek beren balioak benetan defendituko dituztela.

Berdin eragiten al dio antidepresibo berak gizonari eta emakumeari?

Gizonen eta emakumeen sistema hormonalak, anatomiak eta metabolismoak ez dira berdinak, eta sendagaiek desberdin eragiten die batari eta besteari. Hala ere, entsegu klinikoetan botikak ia erabat gizonekin probatzen dituzte, emakumeen sistema hormonala nahasgarritzat hartzen delako.

Istripua izan da Kataluniako enpresa kimiko batean

Kataluniako Sima SA enpresa kimikoan istripua izan da. Leherketaren ondorioz, hodei toxikoa sortu da eta alerta egoeran aurkitzen dira Igualada, Vilanova del Cami, Odena eta Jorba herriak. Asteazkenetik ostegunerako gauean gertatu da ezbeharra eta hiru pertsona ospitalera eraman dituzte, arin zaurituta.

Faurencia-Learrek Burlatan duen 190 langileko fabrikaren itxiera iragarri du

Burlatako Cousin Freres fabrika itxiko du Faurencia-Lear taldeak. Kotxeetarako piezak egiten dituen enpresak eskariak eta lehiakortasuna jaitsi egin dela adierazi du. Enpresa komiteak, ordea, “urteetako utzikeria” leporatu dio enpresari.

Petronorren geldialdiari egotzi dizkiote kiratsa eta kutsatzaile batzuen balore altuak

Egunotan Muskizen “kirats jasanezina” jasaten ari dira herritarrak. Turruntero elkarteko Amelia Garciak esan digunez, egunik txarrena urtarrilaren 14a izan zen: “Usaina ez ezik, begietan azkura, eztarriko narritadura eta arnasa hartzeko zailtasuna igartzen zen”. Sintoma horiek amoniako emisioren batek eragin ote zituen susmoa du Garciak –“airearen kalitatea neurtzeko kabinek ez dute amoniakoa atzematen”–, baina susmoarekin konformatu behar; izan ere, Turruntero elkartea kexu da administrazioak ez diela ematen eskatutako informazioa.

Munduko 500 konpainia handienak, gero eta berotegi-gas gehiago emititzen

Global 500 rankingaren barruko konpainien berotegi-gas igorpena %3,1 handitu zen 2010-2013 bitartean, Thomson Reuters jasangarritasun gaietan espezializatutako aholkularitza enpresak argitaratu berri duen txostenaren arabera.

Antisorgailu hormonalak askatzaileak al dira emakumearentzat?

Pilula asmatu zenean, hainbat emakume taldek emakumea behingoz ugalketaz erabakitzeko posizioan zegoela uste zuen. Bestelako ahotsak ere badira ordea, ez ote diogu gure gorputza ezagutzeari utzi eta industria farmazeutikoaren esku laga gure gorputzaren kudeaketa?

Petro… nor?

Josu Jon Imazek honela dio: “Petronor petrolioaren sektorearen industria abangoardian dago eta bere ingurunearen tradizio zein hurbiltasunaren espiritua adierazten du. Hari zor dio ekoizteko duen indarra. Horregatik, bere helburua nazioarteko merkatuan lehiatzeko hobetzea da eta bere emaitzak...

"Kontsumitzen ditugun medikamentuek makina bat patologia sortzen digute"

Farmakologian katedratikoa den Joan-Ramon Laporte katalana elkarrizketatu dute El Diario Vasco egunkarian. Hona hainbat pasarte euskaratuta.

Onddoak elikagai... eta arma

Udazken sasoi honetan gure basoetan eta mendietan onddoak, zizak eta perretxikoak ikus ditzakegu, batzuk jangarriak eta besteak ez, baina guztiak ikusgarriak. Munduko leku askotan kontsumitzen dira onddoak, eta kulturaren arabera batzuk ala besteak bildu eta jaten dira. Baina oso bestelako...

Ebola: Hanburgon ‘betiko tratamenduek’ sendatu duten gaixoaren ikasgaia

Ebolaren kontrako txertoa aurkitzea omen da, esaten digute osasun arduradun nagusiek, gaixotasunari atea ixteko gakoa. Aldiz, tratamendu “aringarriekin” lortu dute Hanburgoko Eppendorfen bizirik ateratzea Sierra Leonetik bertara abioiz arrapaladan eramandako 36 urteko gizona

Dirua badago, borondate politikoa falta da

Industria farmazeutikoa negozio handia dela ez da sekretua inorentzat. Duela 20 urtetik C hepatitisa duen Legazpiko pertsona batek, Lakuako gobernua salatu zuen joan den astean, honek ukatu egin diolako %95eko eraginkortasuna duen –baina oso garestia den– Sovaldi botikarekin...

Petronorren ekaineko isuria: toxikoa ez, baina osasunarentzat kaltegarria

Ekainaren 21ean Petronor findegiak isuritako hauts beltz batez estalita esnatu zen Muskiz. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak landutako txostenaren arabera, isuria ez zen toxikoa izan, baina mota horretako gertakariek bizilagunentzat beste ondorio batzuk izan ditzaketela aipatzen du, antsietatea, adibidez.

Petronorren azken isuriengatik protestatzeko kontzentrazioa egin dute Abanton

Azken hamabost egunetan Petronorren izandako isuriek kezka eta haserrea eragin dute Muskizen eta Abanton. Ekainaren 21ean koke-hauts emisio bat jasan zuten Muskizko San Julian auzoko biztanleek, eta asteazkenean, berriz, hauts zuri bat isuri zen Abanton (enpresatik bost kilometrora dagoen Ortuellan ere antzeman zituzten).

Petronorren finduko dituzte Europara iritsitako lehen hondar bituminosoak

Hondar bituminosoetatik ateratako 600.000 upel petrolio iritsi dira Bizkaira. Ekologistak Martxanek elkarretaratzea egin du Petronorren aurrean –han finduko dute–, erregai mota horren inportazioak eten daitezela eskatzeko.

Suitzan atzo bazen beste erreferendum bat: 'Gripen' hegazkin militarrena

Suitzako jendeen gehiengoak “ez” esan dio herrialde hartako langile guztientzako gutxieneko soldata bat. Baina han erreferendumak maiz eta sortaka izaten direnez, atzokoan ere bazen gehiago. Gaur Garak tituluetan nabarmendu du (Interneten ez daukazu libre) “Los suizos rechazan la compra de aviones militares y elevar el salario mínimo”.

Navaleko langileen ustez kontratu berriak ez du denentzat lanik ziurtatuko

Ferry bat eraikitzeko kontratua sinatu du Sestaoko La Naval ontziolak eta horri esker bi urterako lan karga ziurtatu du. Langileen ustez ez da nahikoa denek lan egin ahal izateko.

Armagintzaren finantzazio publikoa eta Israelekin harremana salatuko dute Bilbotik Getxora bizikleta martxan

Larunbatean gastu militarren eta argamintzaren aurkako 7. bizikleta martxa hasiko dute arma industrian aritzen diren enpresen aurka. Ekimena Askapena, Eguzki, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM-MOC eta Komite Internazionalistak elkarteek antolatu dute.

Espainiar multinazional bat arduratuko da Europa etorkinez “babesteaz”

Espainiako GMV enpresak lortu du Europar Batasunaren Eurosur proiektuaren esleipena. Helburu nagusia, “migrazio irregularra gutxitzea eta segurtasuna handitzea”.

La Navaleko 200 langile Enplegu Erregulazio Espedientean sartuko dira

Guztira 236 langilez osaturiko lantegian, 200 lagun inguru gaurtik aurrera Enplegu Erregulazioko Espedientean (EEE) aurkitzen dira lan-karga faltaren eraginez.

La Navaleko langileek mobilizazioekin jarraituko dute lan karga eskatzeko

Lan karga eskatzeko helburuarekin mobilizazio gehiago iragarri dituzte La Navaleko langileek aste honetarako. Nahiz eta enpresako zuzendaritzak ontzi berri bat eraikitzeko aurrekontratua dagoela komunikatu duen, martxoan entregatuko dute oraingoz eskatu zaien azkeneko ontzia.

La Navaleko enpresa batzordeak itxialdia egin du lan-karga eskatzeko

La Navaleko enpresa batzordeak asteartean itxialdia egin zuen Sestaoko ontziolaren instalazioan. Langileek ere bi orduz lan egiteari utzi zioten itxialdiarekin bat eginez.

Ukrainako egoera eta AEBen planak Errusiarako

Errusia hirutan zatitzea bilatzen duen estrategia bateko urratsak dira azken hilabeteetan Ukrainan ikusten ari garenak Nazanin Armanianen blogean irakur daitekeenez. Artikuluko pasarte esanguratsu batzuk euskaratu ditugu.

Ezkerraldeko ontzigintzaren alde ehunka pertsona mobilizatu dira

Urtebete baino gutxiagoan Sestaoko La Naval ontziolaren aldeko bigarren martxa egin dute Ezkerraldeko bizilagunek. Enpresari lan karga eman dezaiotela eskatu dute langileek, martxoan entregatuko baitute oraingoz eskatu zaien azkeneko ontzia.

Ertzaintza eta Foruzaingoa Israelen ikasle

Bartzelonako M15en bideo honek berriro agerian utzi du Espainiako Estatuaren eta Israelen arteko kolaborazio estua.  Egun munduan den apartheid sistema handienaren sortzaileak Estatuko instituzio publiko eta enpresa pribatuei formazio militarra ematen die. Tartean, Ertzaintzari eta Nafarroako Foruzaingoari.

Intsumisioaren 25. urteurrenean, hainbat ekitaldi Bilbon

1989ko otsailaren 20an Espainiako Estatuan zenbait gazte soldaduskari uko egiten hasi ziren lehenengoz. Intsumisio mugimenduak 25 urte beteko ditu aurki.

Inbertsio funts batek erosi du Adunako Unipapel enpresa

50 langile dituen Adunako Unipapel enpresa saldu du jabeak. Inbertsio funts suitzar bat da eroslea eta 16 miloi euro ordaindu ditu.
Multimedia

2013-01-18  |  Industria

Lur gaineko meatzaritza

Hego Amerikan Europa zein Ipar Amerikako multionazionalak urrea eta bestelako harribitxiak erauzteko megameatzaritzaren bitartez kalte ekologiko handiak eragiten ari dira.

2011-03-16  |  Industria

Petronor beste 30 urtez

Muskizko(Bizkaia) paduran kokatuta dagoen Petronor findegiak beste 30 urtez lanean jarraituko duela zabaldu berri denean "Cokearen Aurkako Koordinakundea" talde ekologistarekin hitz egin dugu erabaki horren nondik norakoak jakiteko.

2009-12-22  |  Industria

Petronor vs herritarrak

Muskizko (Bizkaia) biztanleak ohituta zeuden, nonbait, Petronor erraldoia bezain bizilagun “deserosoa” alboan edukitzera, enpresak URF edo koke planta egiteko asmoa agertu zuen arte. Hori izan da hautsak, oraingoak eta aspaldikoak, erabat harrotu dituen haizea. Polemikak adar asko...
Gehiago kargatu

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys