Istripua izan da Kataluniako enpresa kimiko batean

Kataluniako Sima SA enpresa kimikoan istripua izan da. Leherketaren ondorioz, hodei toxikoa sortu da eta alerta egoeran aurkitzen dira Igualada, Vilanova del Cami, Odena eta Jorba herriak. Asteazkenetik ostegunerako gauean gertatu da ezbeharra eta hiru pertsona ospitalera eraman dituzte, arin zaurituta.

Siriako arma kimikoak itsasoan erraustuz suntsitu ditzakete

Arma Kimikoen Debekurako Erakundea (OPCW, ingelesezko sigletan) Siriako arma kimikoak non suntsitu bila dabil. Azken orduotan agentziek zabaldu dutenez, itsaso zabalean lagatako barku batean egingo litzateke operazioa.

Bhutan, nekazaritza ekologikoa bakarrik baimenduko duen lehen herrialdea

2020. urtetik aurrera Bhutanen nekazaritza ekologikotik datozen fruta eta barazkiak bakarrik ekoiztuko dituzte. Neurri hori hartuko duen munduko lehen herrialdea izango da.

Kazetaritza independentea eta profesionala egiten dugu, euskaraz eta euskaldunontzat.

HARPIDETU ORAIN


Ametzagaiña Argia Antza iametza Adur Luditoys