Ekonomia > Industria

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Amgen multinazionalak gonbidatuta, Dublinen izan dira Madrilgo legebiltzarreko EAJ, PP eta Ciudadanos alderdietako senatari batzuk,
ElDiario.es-ek plazaratu eta ARGIAtik Andoni Mikelarenak oihartzun egin zuenez. Ez du zalaparta handirik piztu albisteak. Menturaz bai sortuko zuela, eta handia, herritarrek lotu balute farmaziako multinazionalen promozio operazio hori Gizarte Segurantza kiebra bidean daramaten botika berri txit garestien eskandaluarekin.

Industria kanaleko multimediak
Gamesak 155 langile kaleratuko ditu Euskal Herrian, gehienak Nafarroan

Siemens Gamesa multinazionalak Nafarroako Sarrigurengo lantegian 91 behargin utziko ditu kalean, Agustinosen 11 eta Orkoienen 4. Bizkaiko Zamudioko zentroan, berriz 48 kaleratze egingo ditu.


2017-11-23 | Estitxu Eizagirre
Saudi Arabiara bideratutako armei buruzko eztabaida Legebiltzarrean

Eusko Legebiltzarrean eztabaidatu dute azaroaren 23an, Saudi Arabiara Bilboko portutik igorri diren armei buruz. Hona hemen legebiltzarkideek nabarmendu dituzten ideietako batzuk.


Bilboko jolas-parkea gudu-zelai bihurtua, iaz 15.500 ume gatazka armatuen biktima izan zirela salatzeko

15.500 haur hil, mutilatu edo soldadu egitera behartu zituzten iaz, gatazka armatuetan. Gerretara armak saltzen dituzten herrialdeak salatu eta salerosketa hori amaitu dezatela eskatzeko, Bilboko jolas-parke bat gudu-zelaia bailitzan irudikatu dute.


2017-11-17 | Unai Brea
Petronorreko emisioen kontrolak "lasaitzea" leporatu dio Podemosek Jaurlaritzari

Petronorren funtzionamendu txarrari –“programatu gabeko 70 geldialdi eta kontrolik gabeko hainbat hauts emisio azken urte bietan”– Jaurlaritzak behar bezalako erantzunik ematen ez diola eta, areago, findegiaren emisioen kontrolerako irizpideak leundu dituela esan du Eusko Legebiltzarrean Elkarrekin Podemoseko Jose Ramon Becerrak. Gobernuak Petronorri “tratu berezia” ematen ote dion ere galdetu dio Arantza Tapia sailburuari.


2017-11-17 | Hala Bedi
Mercedeseko kontratazio-iruzurra salatu dute, giza baliabideetako arduradun nagusiaren bisita probestuz

Egunotan, Gasteizko Mercedes-Benzeko kontratazio-iruzurra salatzen ari dira LAB, ELA eta ESK sindikatuak. “Lantegiko zuzendaritzaren jarrera ez babestea erabaki dugu, normala ez den egoera baten aurrean normaltasunez jokatzea bailitzateke”.


2017-11-15 | Aiaraldea.eus
Aiaraldeko industria-lanpostuak kolokan, hainbat enpresa hartzekodunen lehiaketan sartu ondoren

Hartzekoduden lehiaketan daude Artziniegako CEL eta Laudioko Gometegui enpresak.


2017-11-15 | Axier Lopez
Ongi etorri armak, refugees go home!

Bilboko Portuaren plan estrategikoaren onurak hedabidez hedabide azaltzen aritu da Asier Atutxa presidentea. Baina, enpresariek beren enpresez hitz egitean ohikoa duten autobonboaz aparte, bi galdera ‘deseroso‘ erantzun behar izan ditu. Bata, errefuxiatuak portura ez sartzeko eraikitzen ari diren harresiari buruz. Eta bigarrena, martxoan Ignacio Robles suhiltzaile desobedienteak piztu zuen eztabaidaren harira, Saudi Arabiara bidean Bilboko Portuan izan diren armaz betetako... [+]


Astelehenerako atzeratu du Siemens Gamesako zuzendaritzak langileekin egiteko bilera

Sindikatuak haserre bigarren atzerapena izan delako. Zuzendaritzatik esan dute kaleratze neurri berriek Nafarroan eragin txikia izanen dutela. 


2017-11-09 | Juan Mari Arregi
Portuak, bizitzarako edo heriotzarako?

Bilboko Portuak bost urterako Plan Estrategikoa aurkeztu berri du. Getxoko kruzeroen kaian egin du, munduko itsasontzi hoberenetan milaka turista igarotzen diren tokian. Zein da Plana? Irakurleek prentsa bidez jakin ahal izan dute. Baina portuko agintariek ez dituzte azaldu milaka lagunen bizitzari –eta heritozari– eragiten dieten beste alderdi batzuk, nahiz eta portu hori funtsezko tresna izan. Horixe gogoratu zuen Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak, Planaren aurkezpen... [+]


2017-11-09 | Unai Brea
"Legezkoa den bitartean...", Bilboko Portuko presidentearen erantzuna bertatik armak esportatzeaz

Datozen bost urteetarako Bilboko Portuaren Plan Estrategikoa aurkeztu zuten asteazkenean Getxoko gurutzontzien terminalean. Kanpoko aldean hainbat pertsonak Portuaren politikengatik protesta egiten zuten bitartean, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak arma trafikoaz igorritako galderari erantzun zion Asier Atutxa Portuko Agintaritzako presidenteak: “Legezkoa den bitartean, nire iritziak ez du axola”.