Aldaketa Nafarroan, Legebiltzarrean eta Iruñeko udalean

2015ko Nafarroako udal hauteskundeen emaitzen mapa interaktiboa.

Nafarroak lortu du horrenbeste esperotako aldaketa, bai Nafarroako Legebiltzarrean eta baita Iruñeko Udalean ere, herrialdeko instituzio garrantzitsuenak. Nafarroako Legebiltzarrean horrela banatuko dira eserlekuak: UPNk 15 parlamentario izango ditu, Geroa Baik 9, EH Bilduk 8, PSNk 7, Podemosek beste 7 eta PPk eta Ezkerrak 2na. Horrela PSNrik gabeko oposizioko blokeak 26 eserleku lortu ditu eta UPNk, PSNk eta PPk 24.

Orain itxaron beharko da bihartik aurrera itunek zer ematen duten, baina kanpainan zehar aipatutakoa betetzen bada, eta hori da seguruenik gertatuko dena, Uxue Barkos izango da Nafarroako hurrengo lehendakaria. Hala balitz, hau izango litzateke Nafarroako herritarrek lehendakari abertzalea izango luketen lehen aldia.

Inkestek iragarri legez UPN ez da 15 eserlekuetatik pasa, PSNk 2 eserleku galdu ditu eta PPk beste 2. Podemos indar handiz sartu da Legebiltzarrera eta Ezkerrak 1 galdu arren eutsi egin dio eta esperotakoa baino hobeto atera da. Indar abertzaleak ere indartuta atera dira: joan den legealdian 15 eserleku batu zituzten NaBai eta Bilduk eta oraingoan Geroa Baik eta EH Bilduk 17. Eta bi indar horien artean benetan nabarmendu behar dena Geroa Bai da, Legebiltzarrean taldea zatitu zenean NaBairen zortzi parlamentarioetatik 2 bakarrik geratu baitziren Geroa Bain eta orain EH Bildu garaitzeko gai izan da. Berriz ere Uxue Barkosen tiradizoa giltzarri izan dela ematen du.

Iruñeko Udalean orain arteko oposizioak lortutako garaipenak erabat borobildu du aldaketa, ozta-ozta hemen ere, 14-13 amaitu baitute blokeek. Horrela banatu dira zinegotziak: UPNk 10, EH Bilduk 5, Geroa Baik beste 5, PSNk 3 errepikatu ditu, Aranzadik 3 eta Ezkerrak 1. Legebiltzarrean ez bezala UPNk zinegotzi bakarra galdu du eta PSNk errepikatu, baina ez dute nahiko eta gainerako alderdiek alkatetza eskuratuko dute. Hortaz, Iruñeko hurrengo alkate, seguruenik, EH Bilduko Joseba Asiron izango da.

Gainerako udaletan ere izango dira aldaketak eta UPNk boterea galduko du hainbat lekutan, esate baterako Tafallan, non EH Bilduk garaipen historikoa lortu duen. Lizarra ere gal lezake UPNk eta akaso beste hainbat udal ere bai. Udal hauteskundeak bototan UPNk irabazi ditu 79.000 botorekin eta bigarrena EH Bildu izan da 54.000 botorekin. Zinegotzitan, hala ere, EH Bildu nagusitu zaio UPNri.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aldaketa politikoa Nafarroan
Uxue Barkos
"Nafar gizartean aldaketa sakona gertatu da"

Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan  gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]


2018-12-14 | Mikel Asurmendi
Aldaketaren aldeko politika gauzatzen jarrai liteke Nafarroa Garaian

Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.


Ahal Duguko zuzendaritzaren kontrako bide legalak hartuko dituela iragarri du Laura Perez parlamentariak

Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.


2017-10-12 | Andoni Mikelarena
'Euskara Ofiziala Nafarroa Osoan' kanpaina abiatu du Kontseiluak

Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.


2017-09-06 | Guaixe .eus
Nafarroako Parlamentuak Altsasuko auziko fiskaltzaren eskaerarekin "erabateko desadostasuna" azaldu du

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.


Eguneraketa berriak daude