Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizonak Gasteizko Alde Zaharreko lonja batean bahituta izan du emakumea zenbait orduz eta hainbat alditan egin dio eraso. Gizonak, urruntzeko agindua zuen, aurrez egindako tratu txarrak tarteko.
Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.
Indarkeria matxistaZortzi urtean ezingo da bikotekide ohiarengana hurbildu eta 5.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.
Polizia-ikerketa zabalik dago eta atxilotuei konfiskatutako material informatikoa eta gailu elektronikoak aztertzen ari dira. Ertzaintzak uste du biktima gehiago egon daitezkeela. Antza, "opariak" ematen zizkieten trukean.
28 eta 37 urteko bi gizonezko atxilo hartu ditu Ertzaintzak, bata Tolosan eta bestea Ibarran. Biktimetako bi adin txikikoak dira.
Gizonezko bat atxilotu dute, ustez bi sexu erasoen egile delakoan. Igandean izan ziren gertakariak.
Azpeitian emakume bat bortxatzea egotzita, gizon bat atxilotu du Ertzaintzak. Udalak astelehen 18:30etarako gaitzespen kontzentraziorako deia egin du eta ihauterietako gaurko programazioa bertan behera utzi du.
13 eta 15 urteetako semeak atxilotu dituzte hilketaren egileak izan direlakoan. 48 urte zituen emakumeak eta Bilboko Gurutzetako ospitalean egiten zuen lan.
Altsasuko kirol elkarteak salatu du joan den ostiralean, otsailaren 2an, entrenamendu amaieran “pertsona bat edo gehiago” argazkiak edo bideoak egiten saiatu zela aldagelako leihotik entrenamendu baten amaieran. Foruzaingoaren esku utzi dute salaketa.
Larunbatean izan da gertakaria eta epailea Laudio Eskubaloi Klubeko entrenatzailea zen. Kirol erakundeak berehala bota du. Ertzaintzak deklarazioa hartu dio ustezko erasotzaileari jadanik.
Zarautzen gizon batek neska adingabe bati egindako sexu erasoa salatu dute, eta Tolosan, berriz, beste gizon batek osteopatia kontsultategi batean bi emakumeri egindako sexu erasoak salatu dituzte. Bi kasuetan atxilotu dituzte ustezko erasotzaileak.