Gizartea > Jaiak > Jai herrikoiak > Inauteriak

Kanal guztiak
  x Itxi
'Berriaren' 15.urteurrena
Aquarius ontzia
Ekonomia
emakume eta gizonen arteko desberdintasunak
emakume eta gizonen desberdintasunak
English
etxeko langileak
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
greba
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Goizeko 7ak, etxeko arropa zaharren hautaketa egin, mozorroa jantzi eta gurutzatu dugu herria kalerik kale. Etxera bueltan datorren gau-paseroa, tabernari goiztiarra, egunkari banatzailea, begiradak gurutzatuz elkarren ondoko mundu paraleloak agurtu ditugu instantean. Euria ari du baina gogotsu nator, eskerrak halako egunak badiren gurean, bestela galdurik geundeke orden ofizialak ezartzen digun isolamenduan.

Irla bat gara itsasoan, aniztasuna eta tendentzia globalak nagusi diren XXI... [+]

Inauteriak kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Inauteriak
Iritziak
2018-01-30 | Erran .eus
Inauteriak Ituren, Aurtitz eta Zubietan

Inauteriak dituzte Ituren, Zubieta eta Aurtitzen. Atzo, inauterietako astelehenean, goizean gosaldu, joareak jantzi eta Zubietako joaldun, mozorro eta karrozek Iturenerako bidea hartu zuten. Bidean, aurtiztarrekin elkartu eta Iturenen elkartu ziren denak. Gaur, asteartea, Zubietan bilduko dira.


2018-01-12 | dantzan.eus
2018ko inauterien oinarrizko egutegia

Urtarrilarekin batera hasi dira inauteriak hainbat herritan. Data nagusiak, berriz, otsailaren hasieran izango dira, eta urtero egin ohi dugun moduan, inguruan topatu daitezkeen neguko festetara gonbidatu nahi zaituztegu. Horretarako hemen duzue 2018. urteko inauterietako oinarrizko egutegia. Zerrendan ez daude guztiak. Gogoratu inauteriak bihurri samarrak izaten direla eta inora joan aurretik ospakizunak baieztatzea komeni dela.


Zubieta, Aurtitz eta Iturengo inauteriak
MULTIMEDIA - bideo herrikoia

Nafarroako Malerreka eskualdeko herri hauen ihauteri ezagunen xarma islatu nahi izan du bideo honetan Iban Egigurenek.


2017-02-27 | Erran .eus
Inauterien itxura faltsua eman dela salatu dute Ituren eta Zubietako udalek

Nahiz eta ospakizunen antolaketan parte ez hartu, beraien eskumenen barrenean animalien babesari buruz indarrean dagoen araudia betetzea zainduko dutela adierazi dute.


Zubieta eta Iturengo inauterietan hildako animaliak erabili izana ikertzen ari dira

Basoko fauna eta bertako biztanleak babesteko 1993 Foru Legeari jarraiki legez kanpokoa da hildako animaliak erakustea. Foruzaingoak abiatu du ikerketa, gertatutakoa argitzeko.


Aratuste eta ihoteen aroa
Inauteak, maskaradak, libertimenduak… egunotan Euskal Herrian ospatzen diren jaiak izen eta molde askotakoak dira: Trapagarango lagunek berreskuratutako Karraskoliendas,  Arizkungo Gizakunde –argazkian– edo historian barrenetik gaur egunera arte Zubieta eta Iturengo joaldunen hotsek iragarritakoak, esaterako.

2017-02-17 | Mikel Asurmendi
Joan da Santibate, heldu da Libertimendua Amikuze eta Garazira

Inauterien aroa da Euskal Herrian, nola Hegoan hala Iparrean. Amikuzen Santibate ospatu zuten iragan larunbatean eta Libertimendua izanen da igandean. Garazin berriz, otsailaren 26an. Badago non kausitu, badugu nola laketu.


2016-04-05 | Haizea Pastor
Zalduondoko inauteriak
MULTIMEDIA - erreportajea

Arabako Zalduondo herriko inauteriak berreskuratzen lehenetako bat izan zen frankismoaren ostean, eta egun egutegian ondo markatutako eguna da zalduondarrentzat.


2016-03-07 | Kanaldude.tv
Busti webTB (7. saioa)
MULTIMEDIA - busti

Hainbat gai bildu dute Busti web telebistako lagunek hilabete honetako saioan. Tartean, Garazi, Donapaule eta Baionako ihauteriez gehiago jakiteko hitza eman diete eskualde bakoitzeko gazteei; Ziburura ere hurbildu dira Bixintxo Bilbao pilotariarekin hitz egiteko.


2016-02-26 | Kanaldude.tv
Hartzaro, Uztaritzeko inauterien 30. urteurrena
MULTIMEDIA - dokumentala

Uztaritzeko (Lapurdi) inauterien 30 urteurrenari buruzko dokumentala. Battitt Ameztoi, Pierre Haira, Pette Etxekopar eta Filipe Lesgourgues inauterien sortzaile eta sustatzaileekin eta Arantxa Lannes, Jose Cazaubon, Rémy Gachis dantza eta musika sortzaileekin hitz egin dute. Antzerkia eta San Pantzarren auzien aipamena ez zuten ahantzi. Horretarako, suaren inguruan bildu zituzten Xan Errotabehere, Mikel Saratia eta Aritz Videgain.