Ekonomia > Ikerketa eta Garapena

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Ikerketa eta Garapena
Sakonean
Euskal Herria Europako trenaren atzealdeko bagoietan

Ikerketa eta Garapenean Euskal Herrian egindako inbertsioa gutxitu egin da azken urteetan. Gaindegia behategiak bere blogean argitaraturiko artikulu batek dio, arlo horretan Europako abangoardia diren Alemaniako länder-etatik gero eta urrunago gaudela.


2012-02-05 | Daniel Udalaitz
Hegan clusterra berriro hegaldatu da

Euskal sektore aeronautikoa Hegan Aeronautika eta Espazio Clusterreko kide diren 37 elkartek osatzen dute, eta nagusiki EAEn biltzen da. Sektorea berriro hegaldatu da eta geldialdia atzean utzi du, 2011n fakturazioa %12 hazi baitzen. Erritmo horri 2015. urtera arte eutsiko diotela aurreikusi dute.


2009-05-10 | Daniel Udalaitz
Berrizkuntza lideratzeko apustua
EAEn abian jarri den Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, Europan balio ekonomiko eta soziala sortzen lidergoa lortzeko apustu irmoa da. Epe luzean, 2030ean, I+G jardunak BPGaren %5era iristea du xede eta, horretarako, 85.000 milioi euro inbertitzea aurreikusten dute.

2009-03-29 | Aitor Bergara
Ikerkuntzaren eta Unibertsitatearen garaia (Aitor Bergara)
Ez dago zalantza handirik, jakinduria izango dugu XXI. mendeko lehengai nagusia. Sormena eta irudimena datorkigun ekonomia berriaren motor bihurtuko dira, eta gure industriak nekez egingo du aurrera kanpoan eraginkorrak diren prozedurak imitatuz bakarrik. Zientzia eta teknologiaren arteko lotura zuzena garai berri honen oinarria izango da, eta behingoz Unibertsitateak hartu beharko luke dagokion protagonismo eta erantzukizuna. Unibertsitatearen mamia ez da bakarrik zabaltzea orain arte... [+]

2009-03-29 | Javier Echeverria
Ikerketa, garapen eta berrikuntza sozialak (Javier Echeverria)
XX. mendeko azken hamarkadetan, zientzia akademikoa I+G+b (ikerketa zientifikoa, garapen teknologikoa eta berrikuntza) sistemen barruan txertatu da. Horrek egitura aldaketa garrantzitsuak eragin ditu unibertsitate eta ikerketa zentro publiko nahiz pribatuetan. Eredu linealari jarraiki, ikerketa zientifikoaren gainetik garapen teknologikoen eta berrikuntzen sorrera lehenestea da aldaketa nagusietakoa. Gure ustez, eredu horri gizartearen G-a erantsi behar zaio eta, horrenbestez, emaitza I+G+b+G... [+]

2008-11-02 | Daniel Udalaitz
Europan parerik gabeko inteligentzia zentroa
EAEko automobilgintzak osagai sektoreari bultzada emango dion lehen inteligentzia zentroa izango du aurki. Aitzindaria da Europan eta Ermuan eta Zornotzan izango du egoitza. Kualifikazio handiko 250 profesionalek egingo dute lan eta urte amaieran prest izango da.

2008-04-20 | Daniel Udalaitz
Euskal Herriko behategia indartzen ari da
Gaindegiak, Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak, 2007 Txostena aurkeztu du, bere lehenengoa. Bertan, besteak beste, Euskal Herriko errealitatea islatzen duten 25 adierazle soziodemografiko eta makroekonomiko biltzen dira.

Sormena, biharko ekonomiaren motorra
Lan munduko filosofia eta planteamendu aldaketa hauek, ordea, gizarteko aldaketekin batera emango dira. Horregatik, iritzi artikuluetan Eneko Astigarraga eta Josu Amezagak berrikuntza teknologikoek gizartean izango duten eragina aztertu dute, Luis Otanok berrikuntzaren ekonomiak beharko duen hezkuntza azaldu du eta Joseba Koldo Bilbaok deskribatu du administrazioa nola egokituko den aukera eta exijentzia berrietara.

2006-06-11 | Daniel Udalaitz
Zer da: LEIA

LEIA Arabako parke teknologikoan dagoen euskal zentro teknologikoa da, Gasteiztik bost kilometrora. Zentro honek hainbat ikerketa-sail ditu: laboratorio eta probak; elikadura saila; Farmazia garapenerako saila; ezagutza tekniken garapena; ingurumen eta energia saila; kimika jasangarriaren saila; segurtasun osoko saila eta abar. LEIAk ere beste zentro teknologiek bezala, plan berria abian jarri du. 2008 arteko estrategia honetan datza: I+G alorrean erreferente izateko espezializazioa sektore... [+]