Euskal Herrian ihes!

Zornotza

1951ko urtarrilaren 26an eratu zen gaur egungo herria, Zornotza eta Etxano herriak batu zirenean. Ibaizabal ibaiak zeharkatzendu herria eta mendiz inguratuta dago: Betzuenburu, Kañometa, Gorritxueta, Bizkargi, Urrimendi, Arrezuriaga eta Torreburu. Gaur egun Etxano auzoa legez ezagutzen dugunak 50. hamarkadara arte bere udaletxea izan zuen.

 

Herriko pertsona ezagunen artean daude Xabier Amuriza bertsolaria, Jon Idigoras Herri Batasunako politikaria, Mikel Urdangarin abeslaria eta Andres Espinosa mendizalea.


Eraikin ikusgarrienen artean daude Sabino Arana kalean dagoen neoklasiko estiloko Cancelada Jauregia, ingeles estiloko Harrison Etxea, eta Barroko garaiko apaingarriz hornituta dagoen Canuto Basterraren Etxea. Horietaz gain, eraikin zibil eta erlijioso garrantzitsuak ere badaude herrian.

Inguruko zenbait herri

Zornotza

Informazioa

Biztanleria kopurua: 18.140
GPS koordenadak: 43°13′9″N 2°44′3″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Zornotzako jaiak uztailaren 15etik (Karmengo Andra Mariaren egunaren bezpera) uztailaren 27ra (Santanatxu eguna) ospatzen dira.
Publizitatea Zure publia