Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Zarautz

Gipuzkoako kostaldeko herri hau bere hondartzagatik da ezaguna, bi kilometro eta erdiko luzera du. Surflari asko biltzen dituen hondartza da, bertan egoten diren olatuengatik, besteak beste Aritz Aranburu eta Hodei Collazo zarauztarrek bertan ikasi hasi zuten euren bidea.


Surfaz gain golf zelaia ere badu herriak, Talaimendiren magalean dago Real Club de Golf-a hondartzaren alboan, paisaia ikusgarri baten aurrean.


Getaria eta Aia ditu mugakide eta turismoa du jarduera nagusi. Udan brtako ohiko biztanle kopurua bikoiztu egiten da.
San Pelaioak (ekainaren 26a), Aste Nagusia (abuztuaren 14tik 16ra), eta Euskal Jaiak (irailaren 9an) dira jaiegun ezagunenak.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Ikusi beharrekoa

2 proposamen oraingoz
Itsas pasealekua

Itsas pasealekua urtzai erabiltzaileak

Herriaren punta batetik bestera doan itsas pasealekua. Bertan bista paregabeak izateaz gain terrazadun hainbat taberna, surf eskolak, izoztegiak eta eskultura erakusketa bat ikusteko aukera izango duzu. Pasealekua Getariaraino luzatzen da.

1

Mollarri (Malla Harria)

Mollarri (Malla Harria) urtzai erabiltzaileak

Aspaldian mina kargatzeko tokia izandakoa da. Andazarratetik (20 Km inguru) ekartzen zuten mina kabledun bagoietan barrena XX mendean (1913-1924), gero hau barkuetan sartu eta beste lekuetara garraiatzeko. Leku paregabea da itsas bazterrak ikusteko

1

Egin zure proposamena!

Jatetxeak

2 proposamen oraingoz
otzarreta jatetxea

otzarreta jatetxea joseba.makazaga erabiltzaileak

Ongi jan nahi baduzu, aukera ona.

0

kirkilla

kirkilla joseba.makazaga erabiltzaileak

Jantoki atsegina.

0

Egin zure proposamena!

Tabernak

2 proposamen oraingoz
Euskalduna

Euskalduna (Webgunea) urtzai erabiltzaileak

Kale nagusian kokatzen den jatetxe txiki bat da. Etxeko janari goxoa edota pintxoak prezio onean edukiko duzu eskuragarri eta ostegunetan Kafe Torero kultur elkartearen eskutik musika emanaldiak. Urdai-azpiko kroketa erraldoiak guztiz gomendagarriak dira.

1

Arrano (Herriko taberna)

Arrano (Herriko taberna) saapmifree erabiltzaileak

Musika plazan dago, eta goiko pisuan normalean bandera batzuk egoten dira jarrita kalean. Terraza dauka eta jaten ere oso ondo ematen dute: bokadiloak, razioak, arroz bereziak... Baina benetan gomendagarriak etxean egindako pizzak dira. Prezio herrikoiak.

1

Egin zure proposamena!

Inguruan egiteko planak

proposamen bakarra oraingoz
agorregi zalditokia

agorregi zalditokia (Webgunea) olatz erabiltzaileak

Zaldiaren nortasuna nolakoa den erakutsiz, doma naturala bultzatuz lan egiten duen ekipoa aurkituko duzu Zarautzko Agorregi zalditokian.Paraje ezin hobea, egun pasa antolatzeko primerako ingurunea.Udan ingelesa praktikatzeko aukera ere eskaintzen dute.

1

Egin zure proposamena!

Bainuetxeak

proposamen bakarra oraingoz
Spa Gym Malecon Zarautz

Spa Gym Malecon Zarautz (Webgunea) abel erabiltzaileak

Oso leku txukuna, gorputzari opari bat egiteko bikaina. Zentroak sauna finlandiarra, bainu turkiarra, erlaxatzeko gunea, solarium bertikala eta edertasun zentroa ditu bestek beste. Ordubetek 20 balio ditu, baina deskontuak ere egiten dituzte.

1

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Informazioa

Sorrera urtea: 1237
Biztanleria kopurua: 22.697
GPS koordenadak: 4317′00″N 210′00″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Pelaioak. Ekainaren 26an Euskal Jaiak. Irailaren 9an
Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta