Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Urretxu

Urola Garaian kokatua, Irimo mendiaren magalean. Urola ibaiak banatzen ditu Urretxu eta Zumarraga. Eraikin nabarmenetako batzuk dira: San Martin Tours-koaren eliza (XVI. mendekoa); Corral-Ipeñarrieta jauregia (XVII. mendekoa), gaur egungo udaletxea dena; Areitzaga jauregia (XVII. mendekoa); Ipeñarreta jauregia (XVII. mendekoa), Irimo mendiko magalean kokatua; eta handik metro gutxira, Santa Barbarako ermita (XV. mendekoa). Baselizari itsatsita aterpetxe-taberna bat dago.

Herriko festak (Santa Anastasiak) irailaren 20aren bueltan ospatzen dira. Abenduaren 13an, bestalde, Santa Lutziko feria egiten da Urretxun eta Zumarragan.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Jatetxeak

2 proposamen oraingoz
Jai Alai

Jai Alai dioniso erabiltzaileak

Menuak, bokatak, pintxoak, razioak... leku eta giro atsegina, bazkari-afaritarako zein poteorako. Urretxuko aldapan eskuinetara dago, Udaletxera bidean.

0

Goiko kale

Goiko kale Alaken erabiltzaileak

Ogitarteko, kazuelita, razio eta sandwich aukera ederra prezio onean eta azkar samar. Eserita jateko lekua ez da handia izaten, horregaik udara aldean terrazan mahai ugari jartzen dituzte kanpoaldean. Kokalekua: Urretxuko aldapan goraka goazela eskuinera

0

Egin zure proposamena!

Tabernak

6 proposamen oraingoz Guztiak erakutsi
GazteleKU (gaztetxea)

GazteleKU (gaztetxea) (Webgunea) jtorner erabiltzaileak

Urretxu-Zumarragako gaztetxea. Garai batean Urola trenaren geltoki izandakoa. 2002an ireki zituen ateak, gaztetxe zaharrari (1998an bota zuten hura) lekukoa hartuta.

2

Osaba

Osaba jtorner erabiltzaileak

Poteo eta parrandarako. Inguruko tabernarik 'ilunena', zentzu onean. Giroa, (ez soilik) euskal musika... Osabaren jatorri-markak dira. Zabala da, mahai ugarirekin. Udaberri-uda partean jende mordoa biltzen da bere terrazan. Urretxuko 'aldapan' dago tabern

1

Fox

Fox jtorner erabiltzaileak

Musika ona, modetatik at. Poteorako zein parrandarako. Kontzertu ugari egiten da bertan, baita bertso saioak, erakusketak eta bestelakoak ere. Urretxuko 'aldaparen' goialdean dago.

1

Motx

Motx Alaken erabiltzaileak

Urretxuko aldapan gora goazela dagoen lehen taberna da. Ekintza ugari antolatzen dituzte, bertso-saioak, hitzaldiak eta kontzertuak, tarteko. Pintxoak egoten dira goizetik, baita zerbeza aukera zabala ere.Rockera ohituta daudenetzako aproposa dena taberna

0

Laket

Laket jtorner erabiltzaileak

Adituak dira ardo kontuetan (dastaketak-eta egiten dituzte). Pintxoak badituzte. Urretxuko 'aldaparen' goialdean dago, kiroldegiaren parean, Fox eta Motx tabernen erdian.

0

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Informazioa

Sorrera urtea: 1383
Biztanleria kopurua: 6.957
GPS koordenadak: 435′N 218′W
Herriko festak: Santa Anastasia

Interesa dakizuke...

Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta