Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Bizkaia

Urduña

Bizkaiko udalerria da, Nerbioi ibarrean dagoena. Urduña geografikoki Araban kokaturiko Bizkaiko exklabea da, Burgosekin muga egiten duena. Horrela, Arabako Aiaraldea eskualdeko herritzat ere har daiteke, arrazoi geografikoak direla medio. Urduña da hiri titulua duen Bizkaiko biztanlegune bakarra.
Gorobel mendilerroaren azpian dago udalerria, Txarlazo mendia gainean daukala. Halaber, Urduñako mendatea urteetan izan da Euskal Herritik Gaztelara joateko bide nagusia. Bertan, balio handiko paisaia naturalak aurki daitezke. Urduñak duen aberastasun nagusia bailarako natur baliabideak dira. Euria edo elurra egiten duenean, Nerbioi ibaiko begiratokitik Iberiar Penintsulako ur-jauzi ederrenak ikus daitezke.
Santiago mendia (Nerbioi ibaiaren behatokia) 20 minutura dago autoz. Euskadi berdeenean dauden beste bi gune interesgarri ere, Gorbeia eta Valderejo natur parkeak ere, 30 eta 40 kilometrora, hurrenez hurren.
Urduña 1229. urtean sortu zen hiribildu bezala, Bizkaiko jaurerriaren seigarren Jauna zen Lope Diaz de Harok hiri-gutuna eman zionean.
 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Ikusi beharrekoa

proposamen bakarra oraingoz
Nerbioi ibaiaren jauziaren behatokia

Nerbioi ibaiaren jauziaren behatokia (Webgunea) ibereziartua erabiltzaileak

Santiago Mendiaren txoko isolatuenetariko eta sakonetariko batean, Burgoseko lurraldean dago Nerbioi Ibaiaren Jauzia. 300 metrotik gorako altuerarekin eta zaldiaren buztan forma bitxiarekin, Mendebaldeko Europan ikus daitezkeen ur-jauzi handi eta ederrena

0

Egin zure proposamena!

Inguruan egiteko planak

proposamen bakarra oraingoz
Atezabal bisitaldi gidatuak

Atezabal bisitaldi gidatuak (Webgunea) ibereziartua erabiltzaileak

Bisitaldi gidatuak Urduñan eta Aiaraldean zehar. Bertako ondare historikoak, monumentalak, paisaiari dagozkionak, naturalak eta bailarako herrixkak ezagutzeko aukera zabaltzen dute. Bisitaldi bereziak dituzte ikasleentzet eta umeentzat

0

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Urduña

Informazioa

Sorrera urtea: 1229
Biztanleria kopurua: 4.237 (2012an)
GPS koordenadak: 42°59′45″N 3°0′30″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Maiatzak 8
Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta