Euskal Herrian ihes!

Santurtzi

Abra ertzean, Seantes mendiaren magalean, Nerbioi ibaiaren alboan dago kokatuta, eta historian zehar arrantzarekin lotura estua izan du herriak, horren ondorioz, “villa de las sardinas” deitu izan diote.Euskal Herriko bederatzigarren hiri populatuena da. Ortuella, Zierbena eta Portugaleterekin egiten ditu mugakide. Iparraldean Bizkaiko Golkoa du.


Santurtziko leku interesgarrien artean 1902an eraikitako Oriol Jauregia; Merkataritza-Portua; Itsasoko Amaren Parrokia; Udaletxea, Cristobal Murrietari Monumentua; eta Eskulturen museoa daude.

Kultur guneak

Kultur

Kultur

Herritarrek autogestionaturiko Mamarigako Kultur Etxea. Mamariga auzoaren bizitza kulturalaren bihotza eta herritar askoren topaleku. Ikastaroak, kontzertuak, hitzaldiak... auzotik eta auzoarentzat. Auzoa eta auzokideen historia bizia.

0

Inguruan egiteko planak

Santurtzitik Portugaletera

Santurtzitik Portugaletera

Santurtziko portutik Portugaleteko alde zaharrera ibarrari lotua doan bidea. Paseo ederra eta lasaia. Bizkaia zubiaren parean amaitu ahal duzu edo ibarra jarraituz Sestaoraino luzatzeko aukera daukazu.

1

Inguruko zenbait herri

Santurtzi

Informazioa

Sorrera urtea: 1075
Biztanleria kopurua: 47.076
GPS koordenadak: 43°19′46″N 3°1′59″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Karmenak. Uztailaren erdialdean.
Publizitatea Zure publia