Euskal Herrian ihes!

Santa Grazi

Santa Grazi edo Urdatx ezaguna da bertan dauden Kakuetako arroila eta Done Jakue bideko eliza erromanikoa direla eta. Artzain-herrixka sakabanatu hau xiberotarren xarma ongien gordetzen duten horietakoa da. Mendiartean 630 metrotan kokatua, bere izena III. mendean Iruñean sekulako martirioak jasan zituen Santa Graziana hispaniar noblearengandik datorkio.

Bestalde, Santa Grazi, historikoki, Zuberoa eta Nafarroako Erronkariren arteko pasabiderik zaharrenetakoa izan da, Santiagoko Bidearen zati izateaz gain. Horren froga, eta baita herrixkaren arima ere, 1085eko eliza erromanikoa da. Leireko Monasterioaren aginduz erromesentzako ospitale gisa eraikia, atzeko mendixken aurrean solemnitate handiko itxura islatzen du, hainbeste mendetan zehar inguru bakarti hauetako errege izan denaren solemnitatea alegia.

Elizaren alboan hilerri interesgarria daukagu. Bertan, elizaren ataldearen alboan, hilarri diskoidal zaharren artean landutako gurutze eder bat aurkituko dugu. Azkenik, elizaldearen ondo-ondotik Ehujarreko Arroilara eramango gaituen bidezidorra abiatzen da.

Inguetan kakuetako arroila bisitatzea benetan gomendagarria da.

Tabernak

Elichalt ostatua

Elichalt ostatua

Elizaren ondoan, jateko eta lo egiteko, beti zabalik. Aita, ama eta alabak eüskaraz dakie

1

Inguruko zenbait herri

Santa Grazi
Santa Graziko bista.

Informazioa

Sorrera urtea: 1085
Biztanleria kopurua: 212
GPS koordenadak: 43°00′54″N 0°51′10″W
Publizitatea Zure publia