Euskal Herrian ihes!

Pasaia

Jaizkibel eta Ulia mendien artean dagoen udalerria lau barrutik osatzen dute herria; Pasai Antxo, Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Trintxerpek. Bere mugakide dira Hondarribia, Lezo, Errenteria eta Donostia.  Bertan dago Euskal Herriko hirugarren portu nagusia, Bilbokoaren eta Baionakoaren atzetik.


Donostia eta Hondarribiarekin izan du lotura estua beti Pasaiak, hauek hiribilduak zirenean San Pedro Donostiari oso lotuta zegoen eta Donibane Hondarribiari. Azkenean hiribildua izatea lortu zuten biek eta XIX. mende amaieran Gipuzkoako portu nagusi bilakatu zen.


Donibaneko Santa Isabel gaztelua oso ongi dago mantenduta, eta aztarnak ez ditu guztiz galdu.

Tabernak

Puntetako kantina

Puntetako kantina

Pasai Donibane herrixka osorik gurutzatu ondoren pasealekua segi eta egurrezko tabernatxo batera helduko zara. Eguzkiaz berandu arte gozatzeko txokoa. Udaran entsalada eta oilasko ederrak. Prezio merkeak eta giro aparta. Ingurutik bueltaxka eman.

3

Kultur guneak

MATER ITSASONTZI MUSEOA

MATER ITSASONTZI MUSEOA

ITSAS GELA elkartea, Euskal itsas ondarea ezagutzera ematen lan egiten duen elkartea da. Horretarako Pasaiako badian itsasoarekin loturiko zenbait jarduera eskaintzen ditu, baina bereziena museoan bilakaturik dagoen MATER ohiko arrantza ontzia da.

1

Inguruan egiteko planak

Jaizkibeleko Paintball

Jaizkibeleko Paintball

Lezo pasa ondoren Jaizkibelera igotzeko errepidea hartu eta pare bat minututan Paintballera iritsiko zara. Prezioen bataz bestekoa 30-40€koa da. Leku egokia lagun artean zeozer ezberdina egiteko. Esperientzia polita.

0

Pasaia

Informazioa

Sorrera urtea: 1805
Biztanleria kopurua: 15.945
GPS koordenadak: 43°19′30″N 1°55′16″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Donibane. Ekainaren 24a, Pasai Donibane Kepa Deuna. Ekainaren 29a , Pasai San Pedro San Fermin. Uztailaren 7a, Pasai Antxo Karmenak. Uztailaren 16a, Trintxerpe
Publizitatea Zure publia