Euskal Herrian ihes!

Ordizia

Gipuzkoa erdi-hegoaldean kokatua, Goierri eskualdeko hiriburua da. Gipuzkoako biztanle dentsitaterik handienetarikoa du eta Oria ibaiak zeharkatzen du. Udalerria inguratzen duten mendiak: Murumendi (848 m), Odeta-Goeña (784 m) eta Paola (734 m).

 

Suteen, gerren eta herriaren beraren aurrerapenaren ondorioz, eraldakuntza handia jasan du. Halere, oraindik ere Erdi Aroko tipologia gordetzen du neurri handi batean, bide-trazadurari eta lurzatiketari dagokienez. Eraikin aipagarrienetako bat Jasokundeko Andre Mariaren eliza da. XIII. edo XIV. mendeetan sortua, egungo eliza XVI. mendekoa da eta dorrea barrokoa.

Ikusi beharrekoa

Ordiziako Azoka (Ordiziko Perie)

Ordiziako Azoka (Ordiziko Perie)

Ziurrenik XI-XII. mendeetan jada ospatzen zen inguruko baserritarrak biltzen eta bakoitzaren produktuak elkarbanatzen zituen Ordiziko Perie. Asteazkenero ospatzen da eta Ordiziara datorren edonork galdu ezin duen esperientzia da. Eskualde osoko eta kanpok

2

D´elikatuz

D´elikatuz

Ordizia eta Goierri eskualdeko Turismo Bulegoaz gain elikadura eta gastronomiari eskainitako txokoa aurkituko duzu bertan. Ordiziako Azokaren historia, Idiazabal Gazta eta Euskal Gastronomiaren berri, guztia elikadura osasuntsuari uztartua.

0

Jatetxeak

Martinez  jatetxea

Martinez jatetxea

Alde zaharrean dagoen jatetxe honetan bertako eta sasoiko elikagaiez egindako plater goxoak dastatzen dira. Baita pintxo ederrak ere. Merkatuko produktuetan oinarritutako betiko sukaldea. Jende jatorra.

0

Inguruko zenbait herri

Ordizia
Ordiziako plaza.

Informazioa

Sorrera urtea: 1256
Biztanleria kopurua: 9.811 (2011)
GPS koordenadak: 43°03′14″N 2°10′46″W
Herriko festak: Santa Ana
Publizitatea Zure publia