Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Oiartzun

Oiartzun Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatuta dago. Errenteria, Pasaia et Lezorekin batera Oarsoaldea eskualdea osatzen du.


Mendiz inguratua dago herria, eta Aiako Harria irudi eta oinarri du. Oiartzun ibaiak bailara zeharkatzen du eta herria honen inguruan dago eraikita.


Ondasun nabarmenen artean daude XVI. mendean eraikitako San Esteban eliza gotikoa, San Joan Batailatzailarean basilika, 1678an eraikitako Udaletxea, Goi Paleolitoko aztarnategi arkeologikoa den Torre leizea, eta erromatar galeriak ikus daiztezken Arditurriko meategia esaterako. San Estebanen omenez, herriko jaiak abuztuaren 3an ospatzen dira.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Jatetxeak

3 proposamen oraingoz
Tolare

Tolare (Webgunea) saapmifree erabiltzaileak

Jatetxe ona eta modu onekoa. Plater konbinatuen aukera handia dago eta kartara ere jan daiteke. Terraza handia dauka eta eguraldi oneko egunetan, kanpoan oso gustora jaten da. Prezio onak.

3

Zuberoa

Zuberoa (Webgunea) Joxeanjel erabiltzaileak

Maila handiko jatetxea. Euskal sukaldaritza tradizionala eta garaikidea. Zerbitzu guztia euskaraz. Noiz behinka joateko beharbada lekurik hoberena. 943491228

1

Olaizola Jatetxea

Olaizola Jatetxea (Webgunea) mandarino erabiltzaileak

Leku zoragarria. Giro jatorra. Jateko bikaina. Prezio merkeak. Familiakin juteko aproposa.

0

Egin zure proposamena!

Parrandarako lekuak

proposamen bakarra oraingoz
Pagoa

Pagoa (Webgunea) aitzi erabiltzaileak

Parranda egiteko inguru hauetako lekurik hoberena. Astebururo joaten naiz eta giro paregabea eta musika elektroniko ona pintxatzen dute. Posibilitate bat ere bada inguruko lokalak itxi ondoren hurbiltzea, eguerdirarte luzatzen baita askotan festa.

0

Egin zure proposamena!

Inguruan egiteko planak

2 proposamen oraingoz
Arditurriko bidegorria + mehategia

Arditurriko bidegorria + mehategia (Webgunea) txomin erabiltzaileak

Oiartzungo Eusko Tren geltokitik hasita, bidegorri hartu eta Oiartzun osoa gurutzatu daiteke Aiako Harriko mendi magaleraino (8 km malda suabe suabe batean). Bertan Arditurriko Meategi zaharrak daude. Bisita gidatuak egiten dira lur azpiko zuloak ikusteko

4

Aiako Harria

Aiako Harria (Webgunea) abel erabiltzaileak

Bisitarako toki zoragarria. Bidegorria amaiera arte jarraituta helduko zara. Bertan ibilbide ezberdinak daude bikain markatuta eta nahi izanez gero mendiak azpikaldetik zeharka ditzakezu, baso ederrean zehar; edo bestela, hiru tontorrak ere uki ditzakezu.

2

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Informazioa

Sorrera urtea: 1453
Biztanleria kopurua: 10.006
GPS koordenadak: 4317′N 149′W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Estebanak. Abuztuaren 3an

Interesa dakizuke...

Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta