Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Mutriku

Gipuzkoako ipar-mendebaldean dago kokatuta Mutriku, Bizkaiarekin muga-mugan. Sei hondartza ditu herriak: Ondarbeltz, Alkolea, Portuko hondartza, Burumendiko hondartza, Zazpi Hondartzak eta Saturraran.


1995ean Eusko Jaurlaritzako monumentu-multzo izendatu zuen Mutrikuko Hirigune Historikoa. Horrren lur zatiketa gotikoa da neurri batean, eta XVItik  XVIII mendera bitartean sortutako jauregi eta etxeak aurki daitezke bertan. Beste zenbaiten artean neoklasiko estiloko Jasokundeko Ama Birjinaren eliza; Txurruka plaza, Kosme Damian Txurruka almirantearen omenez egindako eskultura duena; eta XVIII. mendean eraikitako  Montalibet jauregia.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Ikusi beharrekoa

proposamen bakarra oraingoz
Saturraran hondartza

Saturraran hondartza (Webgunea) saapmifree erabiltzaileak

Oso hondartza berezi eta ederra, Gipuzkoa eta Bizkaiaren arteko muga-mugan. Frankisten kartzela egon zen hemen eta historiaz beteriko gunea da. Eguraldi ona egitena paradisua da bere harkaitz ederrak fondoan. Arg: flickr. Barrutia erabiltzailea (CC)

3

Egin zure proposamena!

Tabernak

3 proposamen oraingoz
Arbelaitz Taberna

Arbelaitz Taberna Alkarb erabiltzaileak

Saturrarango hondartzatik 5 minututara, giro lasai, atsegina, naturarekin kontaktuan. Bokata oso onak ematen dituzte!Lasaitasunez errekatxo alboan afaltzeak ez du preziorik!!

3

Flixgain

Flixgain abel erabiltzaileak

Burumendin, "hirugarren plaiaren" gainean dago Flixgain taberna edo txiringitoa. Leku zoragarria bertan zerbait hartzeko eta musika entzuten egoteko. Oso berandurarte eguzkitan dago, piszinan eta arranplan gerizpea agertzen denean bertara hurrea

1

Subeltz

Subeltz abel erabiltzaileak

Taberna gomendagarria Mutrikun, bai parrandarako, baita zeozer jateko ere. Pintxo eta otarteko bariatuak izaten dituzte, eta batez ere, plater konbinatu asko eta onak. Giro euskalduna. Arratsaldeetan lasai egoteko lekua, eta parranda egunetan, festagiroa.

0

Egin zure proposamena!

Inguruan egiteko planak

2 proposamen oraingoz
Zaldi irteerak Mutrikun

Zaldi irteerak Mutrikun (Webgunea) saapmifree erabiltzaileak

Mutriku inguruetan ordubete edo bi orduko zaldi irteerak. Plan bikaina familian, lagunekin edo bikotearekin egiteko. Ander bere zaldian aurretik doan ibilbide osoan azalpen interesgarriak emanez, eta gu behintzat oso gustura ibili ginen. Gomendagarria.

1

Euskal Kostaldeko Geoparkea

Euskal Kostaldeko Geoparkea (Webgunea) Geogarapen erabiltzaileak

Euskal Kostaldeko Geoparkeak ondare geologiko, paisajistiko eta kultural aberatsa du eta benetako aurkikuntza bidaia eskaintzen digu, denbora geologikoan eta gure historian barrena ibilaldi erakargarria eginez.

0

Egin zure proposamena!

Kanpingak

proposamen bakarra oraingoz
Saturraran kanpinga

Saturraran kanpinga abel erabiltzaileak

Saturraran hondartzatik 5 minutura dago kanping hau, naturaz inguratuta. Leku oso lasaia, deskonexiorako bikaina, giro euskalduna. Tratuan jatorrak eta zerbitzu ona. Udan etortzeko aukera bikaina, eta Mutriku eta Ondarruko jaietan giro handia izaten da.

0

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Informazioa

Sorrera urtea: 1209
Biztanleria kopurua: 5.029
GPS koordenadak: 4318′N 223′W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Berdel eguna: apirileko lehen larunbatean San Isidro: maiatzaren 15ean Madalenak: uztailaren 21-25ean Kalbario: irailaren 14-16an Arrantzaleen eguna: irailaren 16an

Interesa dakizuke...

Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta