Euskal Herrian ihes!

Maule-Lextarre

Maule, gaztelu-gotorleku bat zuen muino baten magalean sortu zen. Herriko ondasun garrantzitsunen artean daude XIV. Mendean eraikitako Andra Maria eliza, 1765eko merkatua, Mauleko gaztelua eta XIII. Mendean eraikitako Saint Jean de Berraute eliza.


Mauleko jaiak uztailaren 14an ospatzen dira. Lau egunez luzatzen da jaieguna, eta hainbat ekintza egiten dituzte bertan: pilota, musika, dantza, fanfarreak eta zezensuzkoak besteak beste.

Ikusi beharrekoa

Gaztelua

Gaztelua

Leku zoragarria da eta Maule osoa ikus daiteke bertatik. 1261. urtean eraiki zuten. 1642an, Louis XIII.a Frantziakoak gaztelua lurreratu eta 1648an berreraiki zuten. Frantziako Iraultzan kartzela bihurtu zen. Ikurrina zintzilik, oso leku berezia da

2

Xibero ostatua

Xibero ostatua

Gurutze Xuriaren ondoan, zabalik asteartetik igande goizeala. Margarita (eüskara+): 05 59 28 43 41

1

Ühaitza Akanpalekua

Ühaitza Akanpalekua

Atarratzeko bidean, Mauletik bi kilometrora, ibai bazterrean, oihal etxe, karabana eta etxola. Zabalik Bazkotik ürrietala. Mixele (eüskara +) : 05 59 28 18 79

0

Tabernak

Zinka ostatua

Zinka ostatua

Azken urteetan ez da egunero irekitzen, baina ostatua kudeatzen duen elkarteak hilero antolatzen ditu kontzertuak. Xiberoko Botza irratiaren egoitzaren ondoan dago, Victor Hugo kalean.

0

Maule-Lextarre
Maule-Lextarre gaztelutik ikusita

Informazioa

Sorrera urtea: 1841
Biztanleria kopurua: 3.228
GPS koordenadak: 43°13′12″N 0°53′23″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Uztailaren 14an
Publizitatea Zure publia