Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Nafarroa

Lesaka

Nafarroako ipar-mendebaldean dago kokatuta herria. Irun, Goizueta, Arantza, Igantzi, Bera, Etxalar eta Oiartzun ditu mugakide. Mendiz inguratuta dago herria, eta Aritxulegi mendatetik gertu San Anton urtegia dago, Lesakatik Oiartzunera bidean.


Lesakatik Oiartzunera bidean ere Aginako trikuharria, harrespilak eta tumulua aurki daitezke, eta bertan ikus daiteke Jorge Oteizak Aita Donostiari eginiko oroitarria.


Herriko festan San Ferminetan, uztailaren 7an ospatzen dira. Horrez gain, azaroko bigarren amabostaldian udazkeneko azoka ospatzen da. Olentzeroren inguruan, gabonetan, egiten diren festak kontutan izanda zenbait ikerlarik pertsonaia mitikoaren sorrera bertan kokatu dute.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.