Euskal Herrian ihes!

Lekeitio

Bizkaiko kostaldean, Lea-Artibai eskualdean, dagoen udalerria da. Honek mugakide ditu Ispaster, Mendexa eta Amoroto. Bizkaiko arrantza portu eta gune turistikorik garrantzitsuenetakoa da. Horren ondorioz, udalerriko sektore indartsua da turismoa.


Mendiz inguratuta dago udalerria, Otoio eta Lumentza dira alboan dituen mendiak, eta Lea ibaiak zeharkatzen du herria.  Ibai hau Mendexa eta Lekeitio udalerrien artean itsasoratzen da. Herriko ondasun nagusien artean daude Abaroa Jauregia, Lekeitioko talaia eta Jasokundeko Andre Mariaren basilika.

Ikusi beharrekoa

Otoio mendia

Otoio mendia

Otoio mendia. Eguraldi onarekin kostalde guztia behatzeko leku paregabea. Lekeitiotik igotzeko Talaiako bidea hartu eta asfaltozko bidea bukatutakoak ezkerreko bidea hartu handik gora igo. Ispaster edo Zatikatik ere igo daiteke.

0

Tabernak

Arritxu

Arritxu

Arritxu taberna. Lagunekin kafea edota trago batzuk hartzeko aproposa. Parranda giro berezia egon ohi da, gauak luzatzeko ikararik ez duten gautxorientzat egokia.

5

Gazte Leku

Gazte Leku

Gazte Leku taberna. Hanburgesa eta txipiroirik gozoenak aurkituko dituzu alde zaharreko taberna honetan. Bokata eta plater konbinatuak. Kalitate ona eta prezio egokia.

4

Zulua

Zulua

Gabetarako ezkutalekurik onena trago batzuk lasai hartzeko. Eguzkija noz urteten dan ez enteratzeko moduko zulua da Zulua. Gazte anbiente ederra eta juerga gogoa daukon guztijentzako be txoko aproposa!Ostiral guztijetan happy hour!

2

Kultur guneak

lekeitiokodeabruak

lekeitiokodeabruak

Lekeitioko antzerki elkarte berriaren aurkezpena

1

Inguruko zenbait herri

Lekeitio

Informazioa

Sorrera urtea: 1325
Biztanleria kopurua: 7.438
GPS koordenadak: 43°21′44″N 2°29′46″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Antolinak irailaren 1etik 8ra. Antzar eguna irailaren 5ean.
Publizitatea Zure publia