Euskal Herrian ihes!

Lazkao

Lazkao Gipuzkoako udalerria da, Goierri eskualdeko hirugarren herririk handiena. Aralar mendikatearen magalean, Oria ibaira doan Agauntza errekak zeharkatzen du herria. 160 m-ko garaieran dago, eta 11.4 km²-ko hedadura du.


Dokumentuetan jaso den aipu zaharrena 1053ko idatzi bat da, eta ingurunea populaturik zegoela adierazten du. 1950 eta 1970eko hamarkaden artean izan zuen hazkunderik handiena, industriaren hazkundearen eraginez. 1980ko hamarkadatik aurrera hazkundea egonkortu da. Egun, 5.000 biztanle inguru ditu herriak.

Jatetxeak

Pipas

Pipas

Eguraldi oneko egun bat behar bezala aprobetxatzeko lekua. Lazkao mendira igota, Txindoki mendiaren panoramika perfektuaz gozatzeko aukera. Umeekin joateko egokia da eta txakurrak solte uzteko ere bai. Pintxoak, plater konbinatuak etab. prezioa egokiak.

0

Kultur guneak

Beneditarren artxiboa

Beneditarren artxiboa

Frankismotik honako garaiaz Euskal Herrian dagoen artxibo osatuena da. Juan Joxe Agirrek urtetan bildutako materiala dago bertan kontsultagai: mugimendu politiko eta sozialen foiletoak, artxiboak, pegatinak, kartelak, aldizkariak...

0

Inguruan egiteko planak

Lazkaomendi

Lazkaomendi

Lazkao eta Zaldibia artea kokatutako auzo zoragarria. Aralarko mendilerroaren bista ikusgarriak ditu eta Txindoki mendia parez pare altxatzen da. Badira bi jatetxe, etxeko janaria (fritoak, entsaladak, kostila..), Ixurrene eta Albitxu. Paseo ezinbestekoa!

1

Inguruko zenbait herri

Lazkao

Informazioa

Sorrera urtea: 1053
Biztanleria kopurua: 5407
GPS koordenadak: 43°2′16″N 2°11′14″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Apirilaren 28 (San Prudentzio)
Publizitatea Zure publia