Euskal Herrian ihes!

Laudio

Arabako ipar-mendebaldean kokatua, Aiaraldea eskualdean, Nerbioi ibarrean. Industriagune garrantzitsua da, eta Arabako bigarren herririk populatuena da, Gasteizen ondoren. Bertako eraikin aipagarrienetako batzuk dira: Ugarte dorretxea, XV. mendekoa, antzinean Laudion zeuden hamar dorreen artean zutik dirauen bakarra; Ermuko Andre Mariaren santutegi gotikoa; Katuxa jauregi barrokoa; Santa Luziaren baseliza, XV. mendekoa; eta Etxebarri baserria, XVII. mendekoa. Azken hau EAEko Kultura Ondarearen Zerrenda Orokorrean sartu zuten, kultura ondasun gisa, monumentu izendapenaz.

Inguruko zenbait herri

Laudio
Ugarte dorretxea.

Informazioa

Sorrera urtea: X. mendean edo lehenago
Biztanleria kopurua: 18.494 (2011)
GPS koordenadak: 43°9′N 2°57′W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Abuztuaren 15ean San Rokeko jaiak ospatzen dira. Dolumin ostirala: Aste Santuaren aurreko ostiralean ospatzen da. Abereen feria garrantzitsua egiten da.
Publizitatea Zure publia