Euskal Herrian ihes!

Lasarte Oria

Gipuzkoan, Donostiatik zortzi kilometro ingurura dago kokatuta Lasarte-Oria. Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil eta Andoain ditu mugakide.

 

Oria ibaiaren eskuinaldeko ingurunea da udalerria. Herriko ondasun nagusien artean dadue Brigiden Komentua eta San Pedro eliza, eta Manuel Lekuona Kultur Etxea. San Pedrotan ospatzen dira herriko jaiak ekainaren 29an, egun horretan danborrada egiten dute eta herriko zenbait kale igarotzen dituzte partaidean danborrak astinduta.

 

Lasarte herria oso lotua egon izan da Michelin gurpilak egiteko fabrikarekin, eta historikoki bizilagun askok bertan egin izan dute lan, eta nolabait enpresa hau herriarekin lotu izan da, bai auto lasterketak antolatuz, baita herriarentzat izen bereko futbol zelaia eraikiz.

Jatetxeak

Ikatztegieta Jatetxea

Ikatztegieta Jatetxea

Amonarena delakoa...ez duzu menurik aukeran, zenbat zareten esan eta itxaron besterik ez duzu egin behar.Jatekoa prest dagoenean amona etorriko zaizu guztiarekin,txikitan bezela...Hiru plater, edaria, kafea, postrea GUZTIRA 10 EUROREN TRUKE!Etxean bezela!

1

Goiegi jatetxea

Goiegi jatetxea

Kalitate oneko janaria prezio onean. Zerbitzu oso ona.

1

Inguruko zenbait herri

Lasarte Oria

Informazioa

Sorrera urtea: 1986
Biztanleria kopurua: 17.889
GPS koordenadak: 4313′N 21′W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Pedroak. Ekain amaieran
Publizitatea Zure publia