Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Lasarte Oria

Gipuzkoan, Donostiatik zortzi kilometro ingurura dago kokatuta Lasarte-Oria. Donostia, Hernani, Urnieta, Usurbil eta Andoain ditu mugakide.

 

Oria ibaiaren eskuinaldeko ingurunea da udalerria. Herriko ondasun nagusien artean dadue Brigiden Komentua eta San Pedro eliza, eta Manuel Lekuona Kultur Etxea. San Pedrotan ospatzen dira herriko jaiak ekainaren 29an, egun horretan danborrada egiten dute eta herriko zenbait kale igarotzen dituzte partaidean danborrak astinduta.

 

Lasarte herria oso lotua egon izan da Michelin gurpilak egiteko fabrikarekin, eta historikoki bizilagun askok bertan egin izan dute lan, eta nolabait enpresa hau herriarekin lotu izan da, bai auto lasterketak antolatuz, baita herriarentzat izen bereko futbol zelaia eraikiz.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.