Euskal Herrian ihes!

Hondarribia

Gipuzkoa ipar-ekialdean dago kokatuta, Txingudiko ezkerraldean, bertan itsaoratzen da Bidasoa ibaia. Hendaia eta Irunekin batera Txingudiko metropoli-eremua osatzen du. Arrantzale herri dotorea da Hondarribia.

 

Ondasun nabarmenen artean daude, besteak beste: 1474 eta 1549 urteen artean eraikitako Jasokundeko eta Sagarrondoko Andre Mariaren eliza, herrihunetik kanpo dagoen Guadalupeko baseliza (XVIII. mendean sortua), Karlos V.aren gaztelua edo Hondarribiko gaztelua deritzona, eta Zuloaga jauregia.


Gipuzkoako herri honetan ondorengo egunetan ospakizunak egiten dituzte: Inauteriak; apiliaren 25ean, San Markon, Opilaren eguna; ekainaren 29an, San Petrin, arrantzaleen eguna; uztailaren 25ean kutxa entrega; eta irailaren 8an Guadalupeko festak.

Ikusi beharrekoa

Guadalupeko Ama

Guadalupeko Ama

Hondarribitik Jaizkibeleko bidea hartuta kotxean 5 minututan zaude.Lezotik ere jaitsi zaitezke baina horretarako Jaizkibel igo eta jaitsi egin behar.Leku polita,bista zoragarriekin Hondarribi eta Hendaiara. Hondarribitik baldin bazaude bisitatzeko apropos

0

Jatetxeak

Zeria

Zeria

San Pedro kale enblematikoan dago 1575ean eraikitako etxe hau. 1965ean zaharberritu zuten eta orduan bihurtu zen jatetxe. Arraina eta itsaskiak dira etxeko berezitasuna. Luxuzko janaria prezio onean.

1

Hermandad

Hermandad

Arraina jateko primerako jatetxea. Zerbitzariak oso jatorrak dira. Lekua erreserbatuz gero jangela txikian jateko aukera hobea.

1

Tabernak

Etxeberria

Etxeberria

Hondarribiko kale nagusian dago eta atzeko atetik Apezpiku plazara ematen du taberna honek. Udako eguzkiarekin primeran egoten da plaza horretako terrazan. Giro lasaia, oso aproposa lagunartean hizketan aritzeko.

2

Hontza

Hontza

Hondarribiko alde zaharrean kokatua. Giro euskalduna eta parranda, EHko betiko taberna! Etzea damutuko!

0

Kultur guneak

Psilocybenea

Psilocybenea

2008an jarri zuen martxan Psilocybenea aretoa herriko musika taldeen elkarteak (Psilocybe Musika Elkartea). Entsegu lokalak edukitzeaz gain, grabazio estudioa eta kontzertu programazio zabal, berezi eta interesgarria eskaintzen du.

0

Inguruan egiteko planak

Hondarribiko Rallysprinta

Hondarribiko Rallysprinta

Abiadura maite dutenentzat plan paregabea! Urtero martxoa erdialdera izaten da eta Euskal Herriko rally auto azkarrenak biltzen dira bertan. Guzti hauek goizean ikus daitezke hondartzako parkingean.

0

Ostatuak

Higeralde landetxea

Higeralde landetxea

5 izarretako hotel baten modukoa. Bertako nagusia oso jatorra, Bixen. Komeriak iristeko, baserri bideak dira, baina merezi du dudarik gabe. Gertuko tratua eta bista bikainak, Hendaia aldea osorik ikus daiteke.

0

Inguruko zenbait herri

Hondarribia
Hondarirbia

Informazioa

Sorrera urtea: 1776
Biztanleria kopurua: 61.006
GPS koordenadak: 43°20′16.13″N 1°47′19.72″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Martzialak. Ekainaren 30a.
Publizitatea Zure publia