Bizkaiko kostaldeko udalerri honeta dago Bizkaiko Zubia izena duen 1893ko burdinazko zubi esekia, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua, Areeta Portugaleterekin lotzen duena. Herria ingurune malkartsuan dago eta Sopela, Berango, Erandio eta Leioa ditu mugakide. Areeta, Ereaga, Arrigunaga, eta Azkorri hondartzak bertan daude.
Galea muturraren inguruan historiaurreko aztarnak aurkitu dira. Hasieran herriko sorgunea Santa Maria monasterioaren ondoan bildu zen. Eliza horretan oraindik XII-XIII. mendeko aztarnak ikus daitezke, berikuntzak egin dizkioten arren.
Arkitekturari dagokionez, Bilbo babesteko XVIII. mendean eraikitako Galeako gotorlekua, zenbait jauregi eta etxe garrantzitsu daude bertan.
Algortako portu zaharra
Algortako portua Euskal Herriko ezezagunetakoa eta ederrenetakoa da. Kale estu aldapatsuak, etxe atari zoragarriak eta oso giro ona. Bertako jaiak inguruko ospetsuenak eta jendetsuenak dira (abuztuaren 10aren bueltan). (Argazkia: Tomas Galindo)
5
Bizkaiko Zubia Getxoko Areeta auzoa eta Portugalete batzen dituen zubi esekia da. 2006ko uztailaren 13an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen. Eiffelen dizipulua zen Alberto Palacio Elizaga arkitekto eta ingeniariak diseinatu zuen.1893an ireki zen
2
Itxaso
Heavy metala gustoko badozu, hauxe da zure taberna. Musika onaz aparte, futbolinera, partxisera edota dardoetara jolasteko aukera daukazu. Eta noski, gure Athleticeko partiduak ikusteko aukera bebai. Adituek, "El Templo" deitzen deutsie.
1
Egiluz
Egunean zehar Satistegi plazako inguruko tabernak (Satistegi eta Caza) oso ondo dagoz garagardo bat itsasora begira hartzeko.
3
Algorta
Nahiz eta kriston juerga botatzeko aukera handirik ez izan zapatu normal baten (salbuespenak salbuespen), Algortan, Amezti eta Euskal Herria kalleen inguruan topa ditzakezu tabernarik girotsuenak (Katilu, Getxo, Manhattan...).
0