Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Gipuzkoa

Getaria

Getaria Urola Kosta eskualdeko udalerria da, itsas bazterrean kokatua. Ekialdean Zarautz du eta mendebaldean Zumaia. Herri honen ingurune naturala oso berezia da bere ikur garrantzitsu bategatik batez ere, baina baita bere bi hondartzengatik eta ondare historikoagatik ere.

Juan Sebastian Elkano marinelaren jaioterria da, munduri bira osoa eman zion lehena izandakoa. Euskal kostaldeko turismogune ezaguna da, Getariako Txakolinaren sorleku nagusia. Bertan dago San Anton mendia, lehorrera lotua dagoen mendixka ezaguna, kostaldeko itxura aipagarria.

Getariko arratoia izenez ezaguna den San anton mendira begira dago Malkorbe hondartza, eta mendiaren mendebaldean surfa gustuko dutenentzako hondartza dago: Gaztetape. Horietaz gainera, ingurune naturalari dagokionez, aipatzekoa da Getariko arratoian landaredia eta zuhaitza mota ugari aurki daitezkela, bertakoak zein exotikoak.

Ondare historikoari dagokionez, azpimarragarriak dira gotiko estiloko San Salbador eliza, Etxe barrokoa eta gotiko estiloko Zarautz dorretxea. Kristobal Balentziaga Museoa Gipuzkoako herri honetan dago kokatuta, bertan Balentziaga jostun eta diseinatzailearen lanak ikus daitezke.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Jatetxeak

proposamen bakarra oraingoz
May Flower

May Flower (Webgunea) txarlygraffo erabiltzaileak

Terrazan bazkaltzeko leku aparta. Prezioa aldetik ez da garestiena, ezta merkeena ere, baina kalitate aldetik onenetarikoa. Pertsonako 30 euroren truke bertako arrai frexkua jateko aukera ona. Langileen tratu egokia. Bete bete eginda bukatuko duzu.

1

Egin zure proposamena!

Inguruan egiteko planak

proposamen bakarra oraingoz
Azkizu auzoa

Azkizu auzoa txarlygraffo erabiltzaileak

Igo zaitez Azkizu auzora eta gozatu bertako leku eta paisaiaz. Inguruan badira jatetxeak, txakolindegiak... Pake santua lortzeko bidea.

0

Egin zure proposamena!

Hotelak

proposamen bakarra oraingoz
Saiaz GetariaHotela

Saiaz GetariaHotela (Webgunea) saiazgetaria erabiltzaileak

XV.Mendeko dorretxea.Getariako alde zaharrean, bere oinarriak itsaslabarraren hertzean finkaturik. Kokapen honek gela bakoitzari aparteko nortasuna eskaintzen dio. 17 geletako batzuk, Gaztetape hondartzara begira, besteak Roke Deuna kalera, denak bereziak

2

Egin zure proposamena!

Ostatuak

proposamen bakarra oraingoz
Usotegi landetxea

Usotegi landetxea (Webgunea) txarlygraffo erabiltzaileak

Leku lasaia eta ikusgarria,itsasora eta mahastietara dituen bista zoragarriekin. Etxeak tradizioa eta modernitatea nahasten ditu.Jabeak jatorrak dira eta kotxea hartuta herrian minutu batean zaude,oinez joateko aldapa asko...Bikote batentzat prezio egokia

0

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Informazioa

Sorrera urtea: 1209
Biztanleria kopurua: 2.666
GPS koordenadak: 4318′12″N 212′16″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Salbatoreak. Abuztuaren 6an

Interesa dakizuke...

Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta