Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Araba

GEBARA

GEBARA Arabako iparraldean dagoen herria da eta BARRUNDIAko udalerria osatzen duten 12 herrietako bat da. Barrundia Aguraingo Koadrila osatzen duen udalerrietako bat da. Gebarako gaztelua eta jauregia oso ezagunak dira. Gebaratarren leinuaren jatorria ez dago batere argi, baina aztarnarik zaharrenek Nafarroara daramate, XI. mendeko bigarren erdialdera, hain zuzen ere.
Leinukoek izena herri honetatik hartu zuten eta denborarekin zabaldu ziren Oñati eta Leintz-Gatzagara iparraldean eta Barrundiako beste herrietara eta ekialdean Egilatz eta Araiara.
Gaztelua, jauregia eta gotorlekua Iñigo Velez Gebarakoak eraiki omen zituen XV. mende amaieran eta denborarekin leinuaren egoitza nagusi eta administrazio gune bilakatu ziren.
Lehen Gerra Karlistan, ordea, Zurbano generalaren aginduz suntsitu egin zuten 1839an.

Historikoki Gebarako ermandadea delakoa egon da eta Gebara herriaz gain, Elgea, Etura eta Urizar ere biltzen zituen. XIX.mendean burututako erreforman, gainera, udalerri bihurtu zen. 1885ean, ordea, Barrundia udalerriaren barrura sarrarazi zuten.

BARRUNDIA udalerria 13 herrik osatzen dute: Gebara, Etura, Audikana, Dallo, Heredia, Matura, Marieta, Ozeta (udalerriko hiriburu da), Etxabarri-Urtupiña, Larrea, Hermua, Elgea eta Mendixurrek.
 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Informazioa

Biztanleria kopurua: 50
GPS koordenadak: 42º53´37´´N 2º30´41´´W
Herriko festak: ABUZTUAREN 15ean
Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta