Euskal Herrian ihes!

Galdakao

Bilboaldean dago kokatuta Galdakao, Gangurengo mendilerroaren magalean. Zamudio, Lezama, Larrabetzu, Zaratamo, Zeberio, Amorebieta-Etxano, Lemoa, Bedia, Etxebarri eta Basauri ditu mugakide.

Ingurune malkartsuan dago udaleria, Arrezurriaga (329 metro), Txispamendi (221 metro) , Santa Maria (476 metro), Upo (556 metro) eta Mandoia (640 metro) mendiak ditu inguruan. Ibaizabalek udalerria zeharkatzen du.

 

Bertako ondare nagusien artean daude XIII. Mendean eraikitako estilo erromanikoko Andra Mari eliza, Isasi Goikoa dorrea, Torrezabaleko zubia.


Jai egunei dagokienez, Gurutze Santuaren omenez ospatzen dituzte irailaren 14aren inguruan. Horretaz gain, inauteriak eta ekainaren 23an San Joan eguna ere ospatzen dituzte.

Jatetxeak

Andra-Mari Jatetxea

Andra-Mari Jatetxea

Etxean bezala hartuko zaituzte. Bertako langileen profesionaltasuna eta laguntasuna nabarmentzekoa da. Horretaz gain, janari onena eta leku zoragarria eskaintzen dizute. Upategia ere badu. Jende jatorra eta euskalduna.

0

Inguruko zenbait herri

Galdakao

Informazioa

Biztanleria kopurua: 29.049
GPS koordenadak: 43°13′46″N 2°50′38″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: San Juanak. Ekainaren 23an.
Publizitatea Zure publia