Euskal Herrian ihesi!

Pasahitza ahaztu zait

Alta eman

Nafarroa

Erriberri

Erromatarren garaitik aurkitutako aztarnen arabera, kristo ondorengo bigarren mendean, Erriberriren herrigune aitzindaria, erromatarren defentsarako gotorleku sarearen guneetako bat zen. Erriberriri (Oligicus) buruzko lehen aipamena 621, urtekoa da, Suintila izeneko errege bisigodoak herria baskoiengandik babesteko. Behe Erdi Aroan, herriak garapen handia izan zuen, Nafarroako erregeengandik jasotako babesa eta bultzadagatik. XV. mendean Carlos III.a Noblea eta Trastamarako Leonorrek, Erriberriko Nafarroako Erregeen Jauregiaren eraikuntza hasi zuten, garai hartako oparotasunaren adierazgarri.

1407an Carlos III.a erregeak Erriberriko merindadea sortu zuen, Erriberri hiriburu izanik. Herriaren garapena eten egin zen, Gaztelaren inbasioaren ondorioz eta herriaren gainbeherak XIX. mendea arte iraun zuen.

 
 

ihesi-ko erabiltzailea zara?

Pasahitza ahaztu zait

Proposatu gainontzeko erabiltzaileei zerbait.

Jatetxeak

proposamen bakarra oraingoz
Erri-Berri erretegi-sagardotegia

Erri-Berri erretegi-sagardotegia (Webgunea) saioaL erabiltzaileak

Brasara egindako arrain eta haragiak prestatzen dituzte. Astelehenetik ostiralera menuak ateratzen dituzte, 14 eurotan. Parte zahar erdian dago, gaztelutik oso gertu.

1

Egin zure proposamena!

Tabernak

proposamen bakarra oraingoz
El Portillo

El Portillo saapmifree erabiltzaileak

Platerak, razioak, ogitarteko mordoa, pintxoak... herriko plaza nagusia den Carlos IIIn ondoan. Leku merkea da eta azkar ateratzen dute jatekoa. Kanpoan terraza du. Ez da plazako beste jatetxeetan adina turista jende ibiltzen. Gomendagarria.

1

Egin zure proposamena!

Ostatuak

proposamen bakarra oraingoz
Villa Vieja hostala

Villa Vieja hostala (Webgunea) saioaL erabiltzaileak

Hostal oso atsegina, Erriberriko parte zaharrean. Tratua ere atsegina. Gelek (guri eman zigutenak behintzat bai) burbuiladun bainerak dauzkate, egunpasa baten ostean erlaxatzeko primerakoak.

1

Egin zure proposamena!

Upategiak

3 proposamen oraingoz
Piedemonte

Piedemonte (Webgunea) dioniso erabiltzaileak

Nafarroako Ardoaren Ibilbidea proiektuarekin (http://www.rutadelvinodenavarra.com) bat egin du upategiak, jendeari ateak irekita. Beren instalazioetan bisita gidatuak eta ardo katak egiten dituzte. Gainera, dendan beren produktuak erosi ahal dira.

2

Marco Real upategia

Marco Real upategia (Webgunea) dioniso erabiltzaileak

Ardo beltz eta zuri mota ugari egiten du. Bisita gidatuak eta katak antolatzen dituzte. Ardoaren Ibilbidea proiektuko (http://www.rutadelvinodenavarra.com) partaide da.

1

Ochoa upategia

Ochoa upategia (Webgunea) dioniso erabiltzaileak

Bere mahastietako batzuk upategiaren ondoan daude, Erriberrin, eta gainerako gehienak, El Bosque de Traibuenas lursailean. Bisita gidatuak eta dastaketak antolatzen dituzte. Ardoaren Ibilbidea proiektuko (www.rutadelvinodenavarra.com) kide da.

0

Egin zure proposamena!
inprimatu Inprimatu
 

Inguruko zenbait herri

Informazioa

Biztanleria kopurua: 3.650
GPS koordenadak: 42°29′15″N 1°39′45″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Erriberriko jaiak irailaren 13tik irailaren 19ra ospatzen dira, Gurutze Santuaren omenez, nahiz eta herriko patroiak ekainaren 29an eta abenduaren 8an ospatzen diren. Urtero, Abuztuko asteburu batean Erdi Aroko merkatua antolatzen da. Bestalde, maiatzaren 22tik hurbilen dagoen larunbatean Santa Brigida baselizarako erromeria egiten da.
Publizitatea Zure publia
Euskal Herrian ihesi logoa

2012 Euskal Herrian IHESI - Komunikazio Biziagoa S.L. Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)

Nor gara | Kontaktua | Mapa | Lege oharra |

RSS Proposamenak sindikatu RSS bidez

Creative commons
Argia.com
iametza interaktiboak garatuta