Euskal Herrian ihes!

Elizondo

Nafarroako udalerria da, Baztango herri nagusia hain justu. Udalerriko ondasun nagusien artean daude XV. mende amaierako Puriosenea etxea, egun Jorge Oteizaren Baztango Museo Etnografikoaren gunea dena; XVII. mendean eraikitako barroko estiloko Arotzaren jauregia; eta estilo bereko Baztango Balleko etxea.

 

Jorge Oteizaren Baztango Museo Etnografikoan herrigunean bertan dago kokatuta, eta XIX. mendeko ohiturak erakustea du helburu.


Herriko jaiak uztailaren 25ean ospatzen dira, eta horrez gain, udaberriko feriak ospatzen dituzte Aste Santuen ondorengo ostiralean, eta udazkeneko feriak San Lukas (urriak 18) ondorengo ostiralean.

Jatetxeak

Itzalargiko borda

Itzalargiko borda

Otordutarako leku xarmangarria. Herritik bi kilometrotara kokatuta dagoen jatetxe honek naturaz eta lasaitasunaz gozatzeko aukera ematen dizu. Neguan sutondoan mahai jokotan aritu edo patxadaz solas egiteko leku paregabea, beti musika onaz lagundurik.

2

Tabernak

Intza

Intza

Euskal besta giroa, bokatak eta plater konbinatuak afaltzeko aukera, baita begetarianoentzako anburgesak (merkea). Zerbitzari jatorrak eta neska ederrak.

2

Inguruko zenbait herri

Elizondo

Informazioa

Biztanleria kopurua: 3.315
GPS koordenadak: 43°08′42″N 1°31′12″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Santiago. Uztailaren 25ean
Publizitatea Zure publia