Euskal Herrian ihes!

Elgeta

Elgeta Gipuzkoako mendebaldean dagoen udalerri txikia eta euskalduna da, Debagoiena eskualdean eta Bizkaiko mugan dagoena. Bidegurutze garrantzitsua da, Eibar 8 kilometrotara, Bergara 6 km-tara eta Elorrio 6 km-tara baitaude. Inguruko hiriburuei dagokienez, Gasteiztik 42 km-tara, Bilbotik 45 km-tara eta Donostiatik 78 km-tara dago.

2009tik UEMAko mankomunitate euskalduneko partaidea da.

Mugakide hauek ditu: Iparraldean Eibar eta Zaldibar (Bizkaia), hegoaldean eta ekialdean Bergara eta mendebaldean Zaldibar eta Elorrio (Bizkaia).

Gipuzkoako herri altuenetariko bat da Elgeta, itsas mailatik 462 metrotara kokatuta, lehen esan bezala bi herrialdeen artean administratiboki, eta hidrologikoki bi isurialdeen banalerroan ere bai, alde batetik Deba ibaia eta bestetik Ibaizabal. Halaber, Ibur, Ubegi, Ubera eta Angiozar errekek udalerria zeharkatzen dute.

Bestela, udalerri honen lurraldean Intxorta, Eguaspeko haitza, Larrabilburu, Azkonabieta, Udalaitz eta Larraluze mendiak daude, larreekin tartekatuta eta pago eta haritz bakan batzuk oraindik ere badaudelarik. zuhaitz mota nagusiena, berriz, Intsinis pinua da.

Ikusi beharrekoa

Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa

Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentroa

1936-37ko guda du ardatz Interpretazio Zentroak. Erakusketa iraunkor batez eta ibilbide tematiko batez dago osatuta. Lubakiak, babeslekuak, armak, egunkariak, jantziak... ikus daitezke. Bisita gidatuetarako 943718911, 943796463 edo turismo@debagoiena.net

2

Inguruko zenbait herri

Elgeta

Informazioa

Sorrera urtea: 1333
Biztanleria kopurua: 1150
GPS koordenadak: 43°10′40″N 2°27′10″O
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Azoka nagusia
Publizitatea Zure publia