Euskal Herrian ihes!

Elantxobe

Kale-harrizko Ogoño izeneko mutur ikaragarriaz babesturik, ekialdean, itsaslabar zakarrek kikildua, Elantxobeko arrantz portu berezia ageri da bisitarien aurrean. 1524. urtean zegoen arrantzale kopuru txiki bat izan zen Elantxoberen jatorria, ondoren inguruko herrietako gizonekin handituko zuen kopuru hori.

Bere izenak, Elantxobe, baserri-gune bat du jatorritzat, hain zuzen ere, Elantxo, Ibarrangeluako barrutian eta bere izena emango zion herritik hurbil kokaturikoak: Elantxobe-behe".

Itsasora zabalik zegoen portua zeukanez gero, 1783. urtean, iadanik kofradia sortuta zegoela, Kantauri itsasoaren erasoei aurre egiteko portuan zenbait kai eraiki ziren, urteetan zehar gotorlekuak izango zirenak.

1833. urtean Ibarrangeluko udalerritik desanexionatu egin zen eta 1854. urtean, Gernikako Batzar Nagusietako partaide egin zen, 113 zenbakidun jarlekuaz eta botuaz. Juan Delmaek honela kalifikatuko zuen Elantxobe: "bitxiena, bere egiturarengatik, bera bezalakoa, bertako baserrien kokagunearengatik, eta harrigarria, inguratzen duen natura ikusgarriarengatik".

Bere herrigunea kokatuta dagoeneko aldats izugarria dela eta, Elantxobek bertara sartzeko hiru errepide ditu, sarreran gurutzatzen direnak. Horietariko bat porturaino doa, beste bat talaiaraino, portu-mailatik 81 m-tara eta hirugarrena Bermokizeraino doa.

Kale estuen artean itsasoari begira zein baino gorago kokatuta dauden etxeek itsasoari atxikitako egunerokotasun leiala erakusten dute.

Inguruan egiteko planak

Boliñaspeko kala

Boliñaspeko kala

Kala salbajea. Marea bajua dagoenean, Laidako hondartzatik oinez joan daiteke hara. Lasaiago egoteko leku ona.

0

Antzorako kala

Antzorako kala

Izaroko irla parean dago, Ibarrangeluko Antzora auzoan (Lagara bidean). Kala salbajea, nudismoa egin nahi duenarentzat leku aproposa.

0

Inguruko zenbait herri

Elantxobe

Informazioa

Sorrera urtea: 1833
Biztanleria kopurua: 411
GPS koordenadak: 43°24′14″N 2°38′19″W
Webgune ofiziala: ikusi
Herriko festak: Ekainak 29. S.Pedro
Publizitatea Zure publia